Ateari bizkarra ematen

kelernation 1456150382700 Keler Nation | 2007-09-13 14:59

Buaaaa…” Gaur ere egunkariak betiko kontuekin datoz, ez dakit zergatik jarraitzen dudan irakurtzen. Gustatzen zait tabernara bakarrik jeistea, ateari bizkarra eman eta barraren aurka, garagardo pitxarra bat edaten dudan bitartean egunkaria irakurtzea, baina… beti damutzen naiz; liburu batekin jeisten hasi beharko naiz.

Atearean aurka esertzen naiz eta egunkaria irakurtzen ari naizen bitartean, begi ertzetatik nire atzean mamuak igarotzen ikusten ditut. Bat sartzen den bakoitzean irakuretzeari uzten diot eta zain geratzen naiz, baina bakar bat ere ez dator nigana.

Garagardo pitxarrari astindu ederrak ematen dizkiot ezpainetara gerturatzen dudan bakoitzean, hori behintzat ederki egiten dut.

Zergatik jartzen naiz ateari bizkarrez norbait nigana etortzeko itxaroten ari banaiz? Zergatik jartzen naiz ateari bizkarrez zu noiz gerturatuko zain banago? Zergatik gerturatzen dut pitxarra nire ezpainetara nire ezpainetan nahi dudan gauza bakarra zureak badira? Zergatik irakurtzen dut egunkaria bertan kontatzen dutena bost axola bazait? Hasteko, irakurtzen ari nintzen liburua zuk eskatu eta aldaka keinu bat egin zenidan bezain pronto oparitu nizulako… baina hori beste kontu bat da.

Zergatik egiten dut gauza berebera egunero? Zugatik. Etorriko zarenaren esperoan nago baina ez dut nahi zuk hori pentsatzerik, horregatik jartzen naiz ateari bizkarrez. Tipo gogorra naiz ezta…?

Hala ere, badira egun batzuk ez zarena agertzen eta agertuko ez den zure irribarreari itxaroten egotea patetikoegia da, baita niretzat ere… Porkulotara periodikoa, “hi! Kobratu hiek zerbeza hau!” Nazkatu naiz itxaroteaz! Aurkituko dudanaren beldurrez nahi dudanaren bila ez juteaz! Bada garaia nire bizia kirtenetik heltzeko!

….Beste taberna batera noa! Ja! Ze uste zenuten ba? Ni ganorazko tipoa nauk!


Utzi iruzkina: