Like A Rolling Stone I: Queens of the Stone Age

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-11-24 20:45

Gaurkoan tarte berri bat estrinatuko dugu Egunon Goierri saioan. Bertan, talde ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta beraien ibilbidea goitik behera gainegiratuko dugu ordu erdian zehar.

Gustatuko litzaiguke tarte honek talde berriak ezagutzeko aukera ematea baina nik neuk egin beharko dudanez eta behin hitz egiten hastekotan hobe izaten denez ezagutzen dugunaz hitz egitea astelehenetako tarte berri honetan saio honen soinu banda izaten ari diren taldeez arituko gara. Hala ere, proposamenak onartzen ditugu beraz badakizue zein den zuen gure helbidea: irratia@gitb.info

Esan bezala, gaurkoa izango dugu tarte honen lehen atala eta gure bururari zein talderekin hasiko ginen galdetzean erantzun garbi bat iritsi zaigu burura. Bai, asmatu duzue, Queens of he Stone Age taldeaz ari gara.

Queens of the Stone Age 1997an sortutako talde kaliforniarra dugu. Zehazki Palmeko Desertu inguruan. Stoner Rockaren sortzaile izan zen Kyuss taldearen errautsetatik sortu zen Queens of the Stone Age, Kyuss talde mitikoaren desegitea eta bi urtera. Bertan, Kyusseko hiru partaidek jarraitu zuten izen berriarekin, Josh Homme, Nick Oliveri eta Alfredo Hernandez hain zuzen ere.

1996an Kyuss taldea desegin ostean, taldeko kideak proiektu ezberinetan sartu ziren. Josh Homme kitarjolea adibidez, Screaming Trees taldearekin jotzen hasi zen. Nick Olivery The Dwarves Punk Rock taldera joan zen, Brant Bjork baterijolea Fu Mancurekin jotzen ari zen dagoeneko eta John Garcia kantariak Slo Burn eta geroago, Unida taldeak sortu zituen.

1997an Josh Homme Seatlen zegoen Screming Trees taldearekin biran eta Soundgarden taldeko baterijole ohia zen Matt Cameronekin maketa bat grabatu zuen Gamma Ray izenarekin. Hau proba bat besterik ez zen izan baina Homme Palmeko desertura itzuli zenean Kyussen azken garaietako baterijolea izan zen Alfredo Hernandezekin kontaktuan jarri zen eta Cameronekin grabatutako proiktuarekin jarraitu nahi izan zuen. Hala ere, bazen Gamma Ray izeneko talde bat alemanian eta izena aldatzea erabaki zuen, Queens of the Stone Age.


1.- QUEENS OF THE STONE AGE

Gauzak horrela lehen diska grabatu zuten (taldearen izen berbera duena) eta ameriketako irratia alternatiboetan nahikoa arrakasta izan omen zuen if only kantuak gehienbat . Hala ere, diska hau ezagutzeko beste kantu bat aukeratu dugu guk diska honetatik gehien gustatu zaigun kantua beti izan baita Regular John.

2.- RATED

Lehen diskaren ostean, bigarren lana izan zen Rated etorri zen. Rated terminoa Estatu Batuetan erabiltzen den termino bat da produktu bat adinez txikientzat ez dela adierazteko eta ez zebiltzan batere oker diska honen lehen singlea Feel Good Hit of the Summer polemikoa izan baitzen. Kantu honetan behin eta berriz makina bat drogen izenak aipatu besterik ez du egiten Josh Homme kitarjole eta kantariak: Nikotina, baliuma, vicodina, marihuana, estasia, alkoola eta… ko ko ko ko ko kokaina.

3.- SONGS FOR THE DEAF

Rated diskaren arrakasta mugatuaren ostean Queens of the Stone Age munduan ezagun egingo zuen diska etorri zen. Songs For The Deaf izena zuen 2003an kaleratutako diska honek eta bertan Nirvana edo Foo Fifghters taldeko Dave Ghrol, Screaming Treeseko Mark Lanegan edo A Perfect Circle taldeko Troy Van Leeuwen bezalako kolaborazioak izan zituzten.

Kolaborazio hauek pisutasuna kendu zioten taldearen musikari eta Stoner izpirituak bertan jarraitzen bazuen ere, taldearen entzule pontentzialen abanikoa zabaldu zuen aldaketak.

Diskak 900.000 mila kopia saldu zituen Estatu batuetan eta urrezko diska bat lortu zuen. Arrakasta izugarria izan zuen eta hiru single atera ziren bertatik: No One Knows, First it Giveth eta jarraian entzungo dugun Go With the Flow.

4.- LULLABYES TO PARALIZE

Queens of the Stone Taldearen arrakasta izugarria zen eta badakizue arrakastak normalean arazoak ekartzen dituela. Kasu honetan, Josh Homme eta Nick Oliveriren arteko laguntasunaren amaiera izan zen.

Hommek taldetik bota zuen Oliveri eta bata eta bestearen bertsioen artean oraindik ez dago garbi zein izan zen detonantea bai aldiz, arrazoia: Josh Homme eta Nick Oliverik ezin zuten batera lana egiten jarraitu.

Horretaz gain, Dave Ghrol Foo Fighters taldera itzuli zen eta gaur egun arte taldearen baterijolea izan den Joey Castillo sartu zen taldean.

Aldaketa hauen ostean hurrengo diska grabatzen hasi ziren. Diskaren izena aurreko diskako Mosquito Song kantuaren hitzetatik hartu zuten eta Lullabyes to Paralize jarri zioten.

Diska honetan gaur egun taldeak kontzertuetan jotzen dituen makina bat kantu bikain aurkitzen ditugu. Tartean, Medication, In My Head edo jarraian entzungo dugun Little Sister.

 

5.- ERA VULGARIS

Lullabyes to Paralize diskaren arrakasta ez zen hain handia izan baina Queens of the Stone Age taldea nazioarteko mailako talde handi bat genuen dagoeneko eta munduan zehar iagarotzen zuten urtea jo eta jo.

2007an diska berria argitaratuko zutela adierazi zuten eta horrelaxe jaio zen Era Vulgaris. Josh Hommeren esanetan, bere generazioaren soinu banda omen da diska hau bizi izan duten guztia azaltzen baita bertan (hortik izena). Ez zaio antza bizi izan duen garaia gehiegi gustatzen…

Diska bikaina izan zen Era Vulgaris eta berriz ere merkatu alternatibotik ateratzea lortu zuten . Sick, Sick Sick edo 3’s and 7’s bezelako kantuek arrakasta ikaragarria lortu zuten. Bien artean aukeratu beharra izango bagenu… zalantzarik gabe aukeratuko genuke bigarrena: 3’s and 7’s

Horrela bukatzen da orain arte Queens of the Stone Ageren ibildea baina 2008an Era Vulgaris diskako bira amaitzean Josh Homme berak BBCri eskainitako elkarrizketa batean esan zuenez, diska berrian pentsatzen ari omen ziren beraz, itxarotea besterik ez zaigu geratzen…

Badakizue irratsaio honetan musikariren bat elkarrizketatzen dugunean azken kantu bat aukeratzeko eskatzen diogula, berea ez den kantu bat, gogoko duen artista baten kantu bat. Arazo bat dugu ordea, Josh Homme ez dagoela une honetan gure artean (kafe bat hartzera joan da). Horregatik, kantua guk geuk aukeratuko dugu.

Kantu eder asko dira Queens of The Stone Age eman dizkigunak baina ziur gaude ez zela sekula Queensik izango, Kyussik egon ez balitz. Hemen dituzue Kyuss eta Green Machine

 

PD: Irratirako gidoi bat aprobetxatuz idatzitako posta. Astero modu honetako saio bat egin beharrean naiz beraz, badakizue. Bota proposamenak!


Utzi iruzkina: