Kategoria: queens_of_the_stone_age
I.- QUEENS OF THE STONE AGE II.- THE HELLACOPTERS
Gaurkoan tarte berri bat estrinatuko dugu Egunon Goierri saioan. Bertan, talde ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta beraien ibilbidea goitik behera gainegiratuko dugu ordu erdian zehar. Gustatuko litzaiguke tarte honek talde berriak ezagutzeko aukera ematea baina nik neuk egin beharko dudanez eta behin hitz egiten hastekotan hobe izaten denez ezagutzen dugunaz hitz egitea astelehenetako tarte berri honetan saio honen soinu banda izaten ari diren taldeez arituko gara. Hala ere, proposamenak onartzen ditugu beraz badakizue zein den zuen gure helbidea: irratia@gitb.info Esan bezala, ...
Gauza asko izan zituen joan den ostegunak. 2008. urteko Otsailaren 14a maiteminduen eguna izan zen alde batetik baina ez dut txorakeria horregatik gogoratuko. Horretaz gain, greba orokorra ere izan zen baina ez dut uste horrekatik gogoratuko dudanik egia esan. 2008. urteko Otsailaren 14an Queens of the Stone Age ikusten izan ginen Barakaldoko Rock Star aretoan eta egian esan, arrazoi hau da egun hau sekula ez ahaztera eramango nauena. Badira bi hilabete sarrerak eskuratu genituela baina aretoan sartu, Josh Homme eta bere kideak taula atera eta Go with the flow jotzen hasi ziren arte ez nin...
Erreginei itxaroten (The Queens of the Stone Age Barakaldon)
Karrerako azken urteko azken ebaluaketan gaude (amildegia ikusten dut dagoeneko) eta egia esan ez du ematen exigentzia maila altuegia izan behar denik. Bata eta bestearen artean hiru klase egun besterik ez ditut asteko eta hori gutxi balitz aste honetan egun bat gutxiago izan behar dut. Ostegunean The Queens of the Stone Age talde handiak kontzertua eskainiko du Barakaldoko Rock Star aretoan eta aspaldi eskuratu genituen sarrerak ni baino urduriago daude dagoeneko. Rock gau handia izango da baina gaur ere gure lagun Ibanez oroitu naiz berak ere hauetako sarrera bat baizuen eta berak ...
Gaurko honetan ere ez gara Ennio Morriconeren soinu banda edo John Forden filmetako doinuez ariko, gaur ere Palmeko Basamortuko doinuak izango dira gure basamortuko musika. Behin baino gehiagotan aritu gara Kyuss eta The Queens of the Stone Age bezalako taldeez blog honetan eta joan zen larunbatean bi talde handi hauez gozatzeko aukera izan genuen Beasaingo Melmak Gaztetxean, edo ia-ia behintzat. Ez dakit denbora nondik atereatzen duen baina lana ederki egiten du Beasaingo Gaztetxeko jendeak. Astebururo izaten da zehozer eta aurrekoan bezela, batzuetan gure gustokoa ere izaten da eskaintze...