Erreginei itxaroten (The Queens of the Stone Age Barakaldon)

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-02-11 12:21
2

Karrerako azken urteko azken ebaluaketan gaude (amildegia ikusten dut dagoeneko)  eta egia esan ez du ematen exigentzia maila altuegia izan behar denik. Bata eta bestearen artean hiru klase egun besterik ez ditut asteko eta hori gutxi balitz aste honetan egun bat gutxiago izan behar dut.

Ostegunean The Queens of the Stone Age talde handiak kontzertua eskainiko du Barakaldoko Rock Star aretoan eta aspaldi eskuratu genituen sarrerak ni baino urduriago daude dagoeneko.

Rock gau handia izango da baina gaur ere gure lagun Ibanez oroitu naiz berak ere hauetako sarrera bat baizuen eta berak emandako informazioari esker eskuratu baizituen nire lagun Igor Hendrixek gureak. Ibanek ezingo du kontzertu honetaz gure moduan gozatu baina espero dut, hurrengorako gure artean izatea. Guk behintzat, horixe eskatuko diegu Rock &Rollaren jainkoei.

Hemen uzten dizkizuet talde handi honen bi lagin. Go with the Flow kantu mitikoa eta Era Vulgaris, beraien azken diskako lehen singela den Sick, sick sick.

Go with the Flow!

bewater

bewater 2008-02-12 21:41 #1

azkeneko partez euskal blogaren erregearekin, eta noski erregea erreginen zain...ni hemen tabernan erreginez akonpanatuta...ondo pasa

indezent

indezent 2008-02-13 10:55 #2

Langabezian dagoenean ez da blogean sartzen... lanean aldiz, <EM>dale k te pego</EM>... Hi hai hi pofesionala. Zaindu hitzek ondo erregina hoiek!


Utzi iruzkina: