Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Argi dago Googlek dituen tresnak gogoz erabiltzen ari garela AHTren aurkako gure ekimenetan ;-P Gure blogari Google Calendar tresna berri hau gehitzen diogularik, martxorako Goierriko Elkarlanetik Beasaingo Gazte Asanbladarekin batera prestatu ditugun ekitaldien egutegia zuen eskura dezute. Ekitaldiak bisualizatzeko ez dauka aparteko misteriorik, klik egin ezazute interesatzen zaizuen egun edo hilabetean ta ekitaldiaren detaile xume batzu ikusiko dituzue.


Eguneraketa, (2007/02/26): Larunbatean inaugurazio ekitaldia 12.00etan da. Hilabete pare bat badira gure berezko egoitza izatearen beharraz hausnarketa batean murgildurik geundela Goierriko Elkarlanean. Horren ildotik, ta makina goraberen ondoren, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean informazio gune lanak beteko dituen egoitza dugula Goierriko gizarteari dagoeneko ezagutarazi eta publiko egiteko moduan gaude.                Berri honekin batera dijoazkizuen argazki, bideo eta Tagzaniako tresnak erabiliz, bere kokapenaz jabetuko zaretelakoan gaude, ...


                             Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak bat egiten du ELA sindikatuak aste honetan, otsailaren 20an, egindako adierazpenekin. Aurreko sarrera batean, ELAren adierazpenei Eusko Jaurlaritzak eta Nuria Lopez de Guereñuk erantzundakoa luzatu bagenizuen, oraingoan ELAren erantzuna Nuriari dezute ikusgai: "Lopez de Gereñuk argudiorik ez duela erakutsi du" Berria medioetan jasota ikusgai dezute: "ELA insiste en reivindicar un debat...


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak landutako audio baliabide anitzak dira hemen aurkituko dituzuenak. Gehienak, denak ez esatearren, hitzaldiak dira. Gure eskuetan ditugun audio fitxategi guztiak Pompeu i Fabra unibertsitatearen pean dagoen FreeSound zerbitzuan alojaturik daude. Fitxategi guztiak hemen dituzue. Audio fitxategiak entzuteko bi modu dituzue: 1. interesatzen zaizuen fitxategia zuen ordenagailura jeitsi eta zuen ordenagailu, iPod edo mp3 irakurgailuan gorde bertatik lasai asko entzuteko. Aukera hau aukeratzen badezute, FreeSound zerbitzuan erregistratu beharra dago. Debalde da...


                              Oraingoan ELAri dagokio mass media nagusienen danbatekoak jasotzea.Atzoko partez ELA sindikatuak Y-ari buruz esandakoen rekopilazio labur bat dezute jarraian, eta horrekin batera, ELAren deklarazioei gure herriko botere faktikoen erantzuna.ELAk jaso dituen erantzunen artean, Nuria Lopez de Guereñu  Garraio Sailburuarenak azpimarratu nahiko genituzke: "...López de Guereñu recalcó que el proyecto es «legítimo» y que...


Atzoko partez Beasaingo Igartza Jauregi parean egin genuen konzentrazioa aparteko misteriorik gabe aurrera atera genuen.        Gorbatadun, VIP eta "señorak" gerturatzen zijoazten eran Dolarea parean orduerdiz ezarri ginen eta AHTaren aurkako leloak ohiukatzeari ekin geniolarik, Ana Agirre Industria eta Turismo Sailburua Audian iritsi zitzaigun.                Igartzan atzoko partez ikusteko aukera izan duguna,  hauteskundeei begira Goierriko agintari eta arduradun politikoek beraien montaj...


(Azken orduko berria: Herrizaingo Sailaren baimena eskuartean dugu)2007/02/20 Goierriko turismo eragile ezberdinen lana aitortzen den bitartean, zilegi al da AHTak suposatuko duen triskantzaren aurrean isilik egotea? Atxondo gogoz izurratzea... Bergarako Angiozar auzoa porlanez estaltzea... Ezkio desagertaraztea... Hiriburuetako biztanle eta politiko profesionalen mesedetako eraikitako, baina denok larrutik ordainduko dugun zentzugabekeri baten aurrean isilik egoterik ez dagoelako, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, bihar, otsailaren 21ean eta arratsaldeko 19.00etan hasita Beasaingo Dol...


Ez zeon giro gaurko partez Ordiziako Trevijano rugby zelaian.    Gure bartuloak hartuta Kitmar-Ordizia taldearen zelai aldera gogoz gerturatu baginen ere AHTaren inguruan informazioa banatzeko asmoz, eguraldi kaxkarrak medio, partidaren bigarren zatia hasi bezain pronto txiringitoa jaso ta tabernan txistorra mokaua jateari ekin genion. Gaitzerdi.       Anekdota bezala, baloikada pare batek gure txiringitoa ia bota zigun, jajaja... Emaitza aldiz... gure mutillek saiatu baziren ere, 9-24 galdu zuten ligako ElSalvador nagusiaren aurka. Ordiziako mutill...


Honakoan, medio ezberdinetan 2006ko erdialdetik AHTaren inguruan azaldu diren berri, elkarrizketa eta datu ezberdin eta anitzak batzen dituen atala dezute. Atal honetan azaltzea mereziko luken informazioa bazenute, bere lotura bidali eiguzue eta denon eskura jarriko genuke. Atal hau etengabeko aldaketan izango da. ------------------------------------------ "Informazio" instituzionala. -El Proyecto Ferroviario "Y vasca" Eusko Jaurlaritza -Eusko Jaurlaritzak LURRANEK sortu du, Euskadiko trenbide azpiegiturak eragingo duen nekazal lurzorurako bitzartekotza-bulegoa Eusko Jaurlaritza Me...


Terrorista adjetiboa arerioari ezartzea Estatu Batuak edo Israelera mugatzen zen joera itxusi bat zelakoan nengoen.Aidanez, munduko agintariek gustua hartu diote hitzaren erabilerari eta une honetan, gobernu anitzek beraien politiken aurka dabiltzan taldeak gutxiesteko, "terrorista" leloa aurpegiratu eta oposizio hori estigmatizatzen saiatzen dira. Adibideak dozenaka: Txiapaseko zapatistak, palestinarrak, Txetxeniarrak... ta orain Greenpeacekoak.Baina urrutira joan gabe ere, gure Euskal Herriko agintariek ere dinamika berri honetan sartuak daude. Ta gogoz gainera.Ikus bestela, atzoko partez...