Terroristak gara.
Terrorista adjetiboa arerioari ezartzea Estatu Batuak edo Israelera mugatzen zen joera itxusi bat zelakoan nengoen.
Aidanez, munduko agintariek gustua hartu diote hitzaren erabilerari eta une honetan, gobernu anitzek beraien politiken aurka dabiltzan taldeak gutxiesteko, "terrorista" leloa aurpegiratu eta oposizio hori estigmatizatzen saiatzen dira.
Adibideak dozenaka: Txiapaseko zapatistak, palestinarrak, Txetxeniarrak... ta orain Greenpeacekoak.
Baina urrutira joan gabe ere, gure Euskal Herriko agintariek ere dinamika berri honetan sartuak daude. Ta gogoz gainera.
Ikus bestela, atzoko partez Gararen edizio digitalak zekarren artikulua.
Eusko Jaurlaritzatik hartu nahi den dinamika honek helburu garbia dauka: AHTaren aurkako oposizioa ETArekin nahastea, eta horren ondorioz herritarrok AHTa ez kuestionatzea. Argi izan dezagun, hemendik aurrera AHTa salatzeko egiten diren erresistentzi zibileko ekintzak, "ekintza terroristatzat" hartu nahi direla Hirukoteagatik eta Legebiltzarrean dauden PP eta PSOEgatik.
Honek zein bigarren eragin zuzena izango duen? Ba AHTren aurkako erresistentzi zibileko ekintzak epaitzeko garaian, epailea ez dela Tolosako edo Durangoko epaitegikoa izango... Audientzia Nazionala baizik.
Xabier Eskisabel, Beasain.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: