Bat egiten dugu ELArekin.


                            

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak bat egiten du ELA sindikatuak aste honetan, otsailaren 20an, egindako adierazpenekin.

Aurreko sarrera
batean, ELAren adierazpenei Eusko Jaurlaritzak eta Nuria Lopez de Guereñuk erantzundakoa luzatu bagenizuen, oraingoan ELAren erantzuna Nuriari dezute ikusgai:
"Lopez de Gereñuk argudiorik ez duela erakutsi du"

Berria medioetan jasota ikusgai dezute:
"ELA insiste en reivindicar un debate ciudadano sobre el TAV" Gara.

"Batasunak eta ELAk berriro eskatu diote Gereñuri herri galdeketa egiteko tren azpiegituraren inguruan" Berria

...ta zer etorriko zaio ELAri? Egurra. Ikus bestela PSE-EEko Rodolfo Aresek esandakoa:
«ELA jarrera erradikalenetara gerturatu da, ETAtik gertu dauden sektoreek soilik bat egiten duten jarrerara»

Tipo hau pitzauta dau.

Goierriko Elkarlanetik kezka eta arduraz jarraitzen ari gara alderdi politikoak eta Eusko Jaurlaritzak egotzitzen dizkiguten adjetiboekin. Are eta gehiago... EZ DITUGU ONARTZEN!!!

Oker dabiltza, gu itoarazi, isilarazi eta kriminalizatzeagatik, gure jarrera aldatuko dugulakoan badaude. Gizarteari informazioa ukatzen diote, gezurrak eta prepotentzia jasotzen ditugu, Herri Kontsultak ninguneatzen dituzte... hauek zer uste dute? Kokilduko garela?

Alderdi politikoak eta Eusko Jaurlaritza jorratzen ari diren ildoaren larritasunaz ohartzen al dira? Dena... ETA al da?

Beste gai bat da baina hemen irakurtzea dezuten artikuluan etorkizuneko nondik-norakoak nolakoak izango diren ikustea dezute. Gu honekin geratzen gara:

"...permitir realizar una "interpretación expansiva" de delito del "terrorismo" para aplicarlo en "grupos de población cada vez más amplios""


Utzi iruzkina: