Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Zuetako zenbaitzuk berri bati erantzuna jartzerakoan ezinezkoa zaizuela dagoeneko kaso egin diguzue. Gure bloga alojatuta dagoen blogak.com plataformak .html gatazkak medio, arazoak ematen ari da hemen diotenaren arabera. Blogak.com-etik arazoari konponbidea emate aldera, erantzun bat idazterakoan "html" laukitxoa markatu beharra duzuela/dugula esaten digute. Azpiko irudi honetan, markatu beharreko laukia ikustea dezute. Barkatu eragozpenak.   


Hamaika ikusteko!!!! Astelehenean Aramaioko udalean ikusi eta entzundakoarekin nahikoa ez bagenu, GOITBko jendearen eskutik Arantxa Tapiaren elkarrizketa hau ikustea dezute. Berri osoa hemen. Debagoienak AHTaren geltokia Ezkio Itsason izango duela esateaz aparte, kazetariaren galdera: "Zergatik da ain erreza AHTaren aurka dagoen jendea aurkitzea, eta ain zaila alde dagoena?" "Gean bezalakoak gealako..." "gure izaera da... horrelakoak gara" Iñauterietan Garraio Sailburuorde mozorroaz jantzita joan behar dut Tolosara. Koplak ateratzeko modukoa. Horrekin batera, Elgeta aldean AHTren aur...


Saltsea gogotik dabil Aramaioko aldean AHTaren goraberarekin. Aurreko berri batean datorren martxoaren 4an herri kontsultea egin behar zela aurreratzen bagenizuen ere, Goienan azaldu den artikulu honen arabera gauza oraindik ez dago oso argi. Dena dela, jakinarazita zegoen bezala, gaurko partez zita garrantzitsua zuten Aramaioko herritarrek. Eusko Jaurlaritzako Arantxa Tapia Garraio sailburuordea eta Garraio Azpiegituren Mirari Arruabarrena zuzendariak, kaltetuekin bilera esplikatiboa egin behar baizuten.      Teorian kaltetuei soilik eta Aramaioko eraginak aztertz...


Mendi txango paregabea antolatu zuten Aramaioko AHT Gelditu! Elkarlanak eta Orixol Mendi Elkarteak igande honetan.           Berrogeitamar bat lagun bildu ginen Murugaineko tontorrean, ibilbideko argazkiak ikusteko klikatu ezazute argazkian. Murugaineko "familiako" argazkiaren ostean, Aramaioko Elkarlaneko kideak, AHTa egingo balitz, zein nolako eraginak sortuko liratekeen argitu zizkiguten. Larrienak aipatzearren, Aramaioko auzoetako ur hornidurari sorturiko kalte larriak eta 12-15 hektareatako zabortegia Bolinburuko errekan. Bolinburuko in...


Gaurko partez, Ordiziako Argi Berri elkartean antolatu den XXX. mus txapelketa azkarrean  informazioa banatzen izan gara Goierriko Elkarlaneko kideok.                 Euskal Herritik etorritako 112 bikotek parte hartu dute txapelketan.                 Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak eskerrak eman nahi dizkie Argi Berriko arduradunei, gure informazioa banatzeko emandako laguntzagatik.


Aurreko otsailaren 7an Donostiako Gladys Enean Roberto Bermejo eta Arantxa Tapiaren artean egon zen mahai inguruaren audioa eskuragarri dezute jadanik Goierriko Elkarlanaren eskutik. Fitxategia jeisteko lotura honetan zapaldu. 128kbps. kalitatezko .mp3 formatoan dagoen 100Mb.ko tarugo bat da eta 1h30min.irauten ditu. Beraz, banda zabaleko konexio bat izan ezean ez nintzateke jeisten saiatuko. Hitzaldia... simplemente BRILLANTE. Alde batetik Arantxa Tapiaren posizio ahula entzuteko ta bestetik, Roberto Bermejo ta entzuleek egurra nola ematen dioten entzuteko aukera izateagatik. Jendeak...


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra Arantxa Tapiari erantzunez. Oharra euskaraz eta gazteleraz dezute. ---------------------- Pasa den asteazkenean, Garraio sailburuorde den Arantxa Tapiak euskal “Y”ari buruz eman zituen azalpenak entzuten aritu ginen askoren baitan galdera bat sortu zen: adarra jotzen ari al zaigu? Eusko Jaurlaritzak ez al du beste inor bere azpiegitura kuttuna egiteko dituen arrazoiak azaltzeko? Eta garrantzitsuena, ez al ditu argumentu sendoagoak? Lotsagarria eta penagarria izan zen; barre egiteko modukoa hain gai latza izan ez balitz. Han esan zituen ...


Zinez interesgarria atzoko partez Donostiako Gladys Eneako ingurugiro etxean ikusteko aukera izan genuen mahai ingurua. Etorri ez zinetenok puntako eztabaida galdu zenuten.           Mahai ingurua hasi aurretik, aretoko sarreran zenbait lagunek entzuleei AHT Gelditu! Elkarlaneko triptikoak eskura banatu zizkieten, Roberto Bermejo eta Arantxa Tapia barne. Triptiko horietako batzu hizlarien mahaian ikus daitezke argazkietan. Mahai ingurua hamabost minutu berandu hasi zen, moderatzaile lanak egin zituen Denis Itxaso zinegotzia trafikoagatik katiatu...


Aspaldiko partez ez dugu AHTaren aldeko eta kontrakoen arteko eztabaidarik izan. Azkenekoa Itsasondoko udaletxean Donostiako EAJko alkategai den Xabier Ezeizabarrenaren eskutik azaro partean izan zen ta Goierriko Elkarlanean trakets xamarra izan zela iruditu zitzaigun.         Gure postontzian Ekologistak Martxaneko jendearengandik jaso dugun mezu honen arabera, biharko partez Donostiako CristinaEneako Ingurugiro Etxean, EHUko ekonomia doktorea den Roberto Bermejo eta EuskoJaurlaritzako Arantxa Tapia Garraio Sailburuordeak mahai ingurua izango dute. Mahain...


Eguraldia lagun genuela, makina bat herritar Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko deiari erantzunez bildu ginen aurreko larunbatean. Astean zehar Tolosako Kultur Etxean egin ziren hitzaldi sortari amaiera emateko antolatutako mendi martxa eta manifestazioaren irudiak azpikaldeko argazkian klik eginda ikusteko aukera izango dezute. Hemen beran aldiz, desjabetu batzuekin hartutako bideo labur bat dezute ikusgai. Zorionak Tolosaldeko lagunei ta ekin lanari!!