Benetan penagarria, Arantxa. // Realmente penoso, Arantxa.


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra Arantxa Tapiari erantzunez. Oharra euskaraz eta gazteleraz dezute.

----------------------
Pasa den asteazkenean, Garraio sailburuorde den Arantxa Tapiak euskal “Y”ari buruz eman zituen azalpenak entzuten aritu ginen askoren baitan galdera bat sortu zen: adarra jotzen ari al zaigu? Eusko Jaurlaritzak ez al du beste inor bere azpiegitura kuttuna egiteko dituen arrazoiak azaltzeko? Eta garrantzitsuena, ez al ditu argumentu sendoagoak?

Lotsagarria eta penagarria izan zen; barre egiteko modukoa hain gai latza izan ez balitz. Han esan zituen astakeria, gezur eta hitz hutsak Roberto Bermejo ekonomilariak aise lurperatu zituenez, ikuskizunean egoteko aukera izan ez zenutenoi, garrantzitsuenak ez badira ere, harri eta zur utzi ninduten bi esaldi edo jarrera besterik ez nizkizueke aipatu nahi.

Lehena, AHTak Euskal Herrian errepideetako metaketak arintzen lagunduko ote duen gaiaren ingurukoa da; Arantxa Tapiak adierazi zigunez “garrantzitsuena AHTak merkantziak garraiatzeko aukera izango duela da” eta beste guztia, hau da, merkantziak garraiatzeko AHTa, trena edo itsasoa (edo errepidea, aipatu ez bazuen ere) erabiliko den, zenbat merkantzia garraiatuko den edo zer motatakoa, “berari” ez zaiola axola. Horrelaxe esan zuen! Niri ez zait axola” eta “ikusiko dugu”. Orain ez dute kamioi kopururik ematen, orain horrek ez du inolako garrantzirik.

Kontuan izanda hiru hiriburuen artean mugitzen diren pertsonek euskaldunen gutxiengoa osatzen dutela, gainera, txartelak zenbat balio behar duen ez dakitela eta merkantziak garraiatuko dituen ere ezin omen dutela jakin, errepideetako metaketak arinduko dituztenaren argumentua erabil al dezakete?

Bigarren esaldiak irratian hainbestetan entzun dudan Garraio eta Herri Lan sailaren iragarkia gogorarazi zidan eta harridura baino gehiago tripako mina eragin. Bere azalpenean, Arantxak AHTa Bilboko metroa baino metroagoa zela harrotasunez adierazi zuen, ia bere osotasunean lur azpitik baitoa.

Bertaratutako batek, beste faktore askoren artean, gutxienez tunelez hitz egiterakoan uraz ere jardun beharko zuela adierazi zionean, sailburuordearen erantzun bakarra “lasai, ura ez da horregatik desagertuko” esan zuen. Tunel eta uren arteko erlazioan ditugun aurrekariak ezagututa kezka txiki bat banuen, zure jarrerak, ordea, lasaitu ederra eragin zidan, Arantxa.


-----------------------------------------------------
-----------------------------------------------------

El pasado miércoles, a muchos de los que nos acercamos a escuchar las explicaciones que dió la viceconsejera de Transportes Arantxa Tapia sobre la “Y” vasca, nos surgió una duda: ¿nos está tomando el pelo? ¿El Gobierno Vasco no tiene a nadie más para explicar las razones por las que quiere hacer el TAV? Y lo más importante, ¿no tiene argumentos más sólidos?

Fue vergonzoso y penoso; hasta nos podríamos reír si no se tratase de un asunto tan grave. Como el economista Roberto Bermejo soterró abrumadoramente todas las salvajadas, mentiras y palabras huecas de la viceconsejera, querría mencionar sólo dos frases o actitudes que me dejaron de piedra.

La primera trata sobre la capacidad del TAV de descongestionar las carreteras del País Vasco; por lo que nos dijo Arantxa Tapia “lo más importante es que el TAV tendrá capacidad de llevar mercancías” y todo lo demás, es decir, si las mercancías se transportarán en el TAV, en tren o por mar (o por carretera, aunque no lo dijera), cuánta o qué tipo de mercancía transportará, “a ella” no le importa. ¡Lo dijo así mismo! “A mí no me importa” y “ya veremos”. Ahora no dan cifras de camiones, ahora eso no tiene ninguna importancia.

Teniendo en cuenta que las personas que se desplazan entre las tres capitales es mínima, que además, no saben cuánto va a costar el billete ni tampoco “pueden” saber si transportará mercancía y cuánta, ¿pueden utilizar el argumento de que el TAV descongestionará las carreteras?

La segunda frase me recordó la cuña del departamento de Transportes y Obras Públicas que tanto he oído en la radio. En sus explicaciones, Arantxa comparó el TAV con el metro de Bilbao diciendo que es casi “más metro” el TAV, pues la mayoría del recorrido va bajo tierra.

Un asistente le apuntó que cuando hable de túneles, entre otros factores, debería hablar del agua. La única respuesta que dio la viceconsejera fue que “tranquilo, el agua no va desaparecer por eso”. Vistos los precedentes que existen en la relación de los túneles con el agua tenía una pequeña preocupación, pero tu actitud, Arantxa, me dejó mucho más tranquila.



Utzi iruzkina: