Hamaika ikusteko!!!! Astelehenean Aramaioko udalean ikusi eta entzundakoarekin nahikoa ez bagenu, GOITBko jendearen eskutik Arantxa Tapiaren elkarrizketa hau ikustea dezute. Berri osoa hemen. Debagoienak AHTaren geltokia Ezkio Itsason izango duela esateaz aparte, kazetariaren galdera: "Zergatik da ain erreza AHTaren aurka dagoen jendea aurkitzea, eta ain zaila alde dagoena?" "Gean bezalakoak gealako..." "gure izaera da... horrelakoak gara" Iñauterietan Garraio Sailburuorde mozorroaz jantzita joan behar dut Tolosara. Koplak ateratzeko modukoa. Horrekin batera, Elgeta aldean AHTren aur...


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra Arantxa Tapiari erantzunez. Oharra euskaraz eta gazteleraz dezute. ---------------------- Pasa den asteazkenean, Garraio sailburuorde den Arantxa Tapiak euskal “Y”ari buruz eman zituen azalpenak entzuten aritu ginen askoren baitan galdera bat sortu zen: adarra jotzen ari al zaigu? Eusko Jaurlaritzak ez al du beste inor bere azpiegitura kuttuna egiteko dituen arrazoiak azaltzeko? Eta garrantzitsuena, ez al ditu argumentu sendoagoak? Lotsagarria eta penagarria izan zen; barre egiteko modukoa hain gai latza izan ez balitz. Han esan zituen ...


Zinez interesgarria atzoko partez Donostiako Gladys Eneako ingurugiro etxean ikusteko aukera izan genuen mahai ingurua. Etorri ez zinetenok puntako eztabaida galdu zenuten.           Mahai ingurua hasi aurretik, aretoko sarreran zenbait lagunek entzuleei AHT Gelditu! Elkarlaneko triptikoak eskura banatu zizkieten, Roberto Bermejo eta Arantxa Tapia barne. Triptiko horietako batzu hizlarien mahaian ikus daitezke argazkietan. Mahai ingurua hamabost minutu berandu hasi zen, moderatzaile lanak egin zituen Denis Itxaso zinegotzia trafikoagatik katiatu...


Aspaldiko partez ez dugu AHTaren aldeko eta kontrakoen arteko eztabaidarik izan. Azkenekoa Itsasondoko udaletxean Donostiako EAJko alkategai den Xabier Ezeizabarrenaren eskutik azaro partean izan zen ta Goierriko Elkarlanean trakets xamarra izan zela iruditu zitzaigun.         Gure postontzian Ekologistak Martxaneko jendearengandik jaso dugun mezu honen arabera, biharko partez Donostiako CristinaEneako Ingurugiro Etxean, EHUko ekonomia doktorea den Roberto Bermejo eta EuskoJaurlaritzako Arantxa Tapia Garraio Sailburuordeak mahai ingurua izango dute. Mahain...