Roberto Bermejo ta Arantxa Tapiaren mahai inguruaren kronika.


Zinez interesgarria atzoko partez Donostiako Gladys Eneako ingurugiro etxean ikusteko aukera izan genuen mahai ingurua.
Etorri ez zinetenok puntako eztabaida galdu zenuten.

    

    

Mahai ingurua hasi aurretik, aretoko sarreran zenbait lagunek entzuleei AHT Gelditu! Elkarlaneko triptikoak eskura banatu zizkieten, Roberto Bermejo eta Arantxa Tapia barne. Triptiko horietako batzu hizlarien mahaian ikus daitezke argazkietan.

Mahai ingurua hamabost minutu berandu hasi zen, moderatzaile lanak egin zituen Denis Itxaso zinegotzia trafikoagatik katiatuta baizegoen.

Hasi aurretik, mahai ingurua audion grabatzeko arazorik zegoen galdetu genion Deniseri ta arazorik ez zegoela erantzun zigun. Hau horrela izanda, hitzaldi osoa .mp3 formatoan eta 128kbps.ko kalitate itxurosoan grabaturik dugula jakinarazi nahi dizuegu. Norbaitek kopia bat nahiko balu, kaso egin dezala. Merezi du entzuteak.

Mahai ingurua Arantxa Tapiak hasi zuen eta berau, dagoeneko ohikoa den PowerPoint aurkezpen bat erabiliz baliatu zen. Oso polita, por zierto.
Dagoeneko entzuteaz asperturik gauden topikoak jorratzen ziren aurkezpenean: "Europarekin lotuko gaitu", "Herriarentzako estrategikoa da", "Ez da tren elitista bat"... ohikoa, ezer berririk ez alegia.

Jarraian Roberto Bermejoren txanda etorri zen ta PowerPoint aurkezpen beharrik gabe, Arantxaren argudioak banan-banan errebatitzeari ekin zion. Eskaini zizkigun datuak eta informazioak ondo baino hobeto menperatzen zituela argi utzi zigun.


Bere burua aurkezten.


Arantxa Tapiari egurre ematen.


La idea del prestigio de los políticos.


Usuario sufridor de Euskotren.


Roberto Bermejok errespeto osoz, Garraio Sailburuordeak eskaini zituen datuak gezurrak, "falacias" Robertoren hitzetan, zirela frogatu zigun entzuleoi. Arantxa Tapiak jartzen zuen aurpegiagatik, grazia gehiegirik ez ziola egiten nabaria zen. Roberto bikain egon zen.

Ondoren entzuleen tartea iritxi zen eta bertan ere, "zapatilla" sartu zioten Arantxa Tapiari.
Entzuleen galderak, konkretuak eta bere kontraesanak agertarazteko egin zitzaizkionean, "A esa pregunta no voy a responder" erantzun, y se quedaba tan pancha!! Hamaika ikusteko!!
Mahai ingurua amaitu ondoren, gure artean zera komentatu genuen, 2006ko apirilaren 26an ETB2ko "Políticamente Incorrecto" saioan erabilitako erantzun berdinak ematen zituela: "No voy a entrar en polémicas", "A esa pregunta no voy a responder" Despotismo ilustratua abian.

Mahai ingurua 20.50ak aldera amaitu zen eta gure Mikelek "AHTrik EZ!"eko ohi batzu botatzea ezin izan zuen ekidin. Genio y figura.

Berri hau osatze aldera, gaurko GARAk dakarren artikulu interesgarria dezute irakurgai.


Utzi iruzkina: