Roberto Bermejo eta Arantxa Tapiaren mahai ingurua Donostian.


Aspaldiko partez ez dugu AHTaren aldeko eta kontrakoen arteko eztabaidarik izan.

Azkenekoa Itsasondoko udaletxean Donostiako EAJko alkategai den Xabier Ezeizabarrenaren eskutik azaro partean izan zen ta Goierriko Elkarlanean trakets xamarra izan zela iruditu zitzaigun.

       

Gure postontzian Ekologistak Martxaneko jendearengandik jaso dugun mezu honen arabera, biharko partez Donostiako CristinaEneako Ingurugiro Etxean, EHUko ekonomia doktorea den Roberto Bermejo eta EuskoJaurlaritzako Arantxa Tapia Garraio Sailburuordeak mahai ingurua izango dute.

Mahaingurura gerturatuko zaretenontzako ta bertan aztertuko diren kontzeptuak hobeki ulertze aldera, dagoeneko ezaguna den Roberto Bermejok landutako Y grekoaren alde ekonomikoa aztertzen duen 16 orriko txostena .pdf formatoan deskargatu, inprimatu eta irakurtzea dezute.

Mahai inguruan moderatzaile lanak Donostiako udaleko Denis Itxaso ingurugiro zinegotziak egingo ditu.

Biharko bileran finkatuko dugu bertara gerturatzeko zitea. 19.00etan Barrenan ohiko legez. Partehartzaileen maila ikusita Goierriko Elkarlanetik Donostiara gerturatzea animatzen zaituztegu.


Utzi iruzkina: