Kaixo denori!Gauza pare batekin gatozkizue oraingoan.1. Autoformazio astebukaera. Uda aurretik pendiente genuen gauza bat autoformazio astebukaera bat egiteko plana da. Ez dago ukatzerik gure burua janzteko eta gure mezua kanporatzerakoan arazo ideologiko-teorikoak izaten ditugula. Hau ekidite aldera eta gure burua "janzte" aldera, AHTren inguruan dauden kontzeptu, ideia eta alderdi tekniko zein argumental teorikoak landuko ditugun astebukaera bateko autoformazio egonaldi bat planteatzen da Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik. Landuko ditugun gai anitzen artean: Zer da desjabetze bat? Zer d...
AHTaren aurkako asanbladak Azkoitiko festibalaren berri ematen duen manifestua dijoakizue:"Datorren otsailaren 4ean, igandea, arratsaldeko 19.30etan,AHT EZ GUNEAren aldeko jaialdia antolatu du Azkoitiko “Matadeixe” Kulturgune okupatuak.Maialen Lujanbio, Anari, Fermin Muguruza, Joseba Tapia eta Gorka Urbizuk (Berri Txarrak taldeko kantariak) parte hartuko dute jaialdi honetan.Sarrerak 10 eurotan izango dira salgai, AHTren aurkako herrimugimenduari laguntza emateko.Jende askok ez du jakingo, agian, Abiadura Handiko Trenaren aurkako AHT EZ Erresistentzia Gunea egin denik. Bi hilabetetan zehar,...
Datorren otsailaren 4an, igandean eta 19.30etan, AHTren Aurkako Asanbladari sustengu ekonomikoa eskaintzeko makro-festibala antolatu da Azkoitiko Matadeixen. Goierriko Elkarlanan 5 bost sarrera lortu ditugu, aforoa 250 pertsonetara mugatua baidago. Festibalera norbaitek joan nahiko balu astearte honetako bilerara azaldu dadila ta 10€en truke berea izango litzake. Festaren egitarau ta parte hartzaileak hauek dira: -Maialen Lujanbio. -Gorka, Berri Txarrak. -Joseba Tapia. -Anari. -Fermin Muguruza. -(etabar).
Eguberritako etenaldiaren ondoren eguneroko lanetara bueltatzen gara.Zentzu horretan, aurrean dugun urte berriko erronkei behar bezalako erantzuna emateko asmoz astearte honetan aurtengo lehenengo bilera egingo dugu.Zitea: Asteartea 9, arratsaldeko 19.00etan Ordiziako Barrenan.Lanez lepo gabiltz, azaldu ta lagundu gaitzazu.
Eguberriak, opariak, Olentzerok... bukatzear dagoen liturgiak Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideongan ere eragina izan duela ez dago ukatzerik.Datorren astetik aurrera ohikoak ditugun bilera eta ekintzetara bueltatuko gara. Edozein berri izandakoan jakinaren gainean izango zaituztegu weblog honen bitartez.Bien bitartean, urte berrion Huerfanos Electrónicoseko jendearen partez.
Euskal Herrian AHTaren inguruan 2006ko bigarren zati honetan sortu diren gertakizunak perspektiba zabal batetaz aztertu eta horrekin batera, proiektu hau kokatzen den kontestua argitzeko unea iritsi delakoan nago. Urriaren 31an AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren lanak Urbinako inguruan hasi zituztela prentsaurrekoan salatu zuenetik, proiektuaren aurkako adierazpenak, aldekoak, Itsasondoko herri kontsulta, Euskal Y webgunearen aurkezpena, Gasteizko manifa, Urbinako Erresistentzi gunea, oposizioaren kriminalizazioa... garrantzizkoak badira ere gatazka ulertzeko, muinean, "potaje" guzti hau demokr...
Larunbatean Goierriko zenbait kidek hitzaldi-tailer praktiko bat eskaini behar dugu Urbinan.Bertan jorratuko den gaia, Internet gure lan/borrokarako nola erabili izango da: Flickr, YouTube, Gmail... Urbinako AHT EZ! Erresistentzi guneko weblogean informazio osatua dezute.Norbaitek gurekin etorri nahiko balu kaso egin dezala.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Txindokin kareharria landuko luken harrobi bat irekitzeko baimena ematekotan dagoela jakinarazi dugu Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean.Antza denez, datorren urteetan "Gipuzkoa Hiria" proiektuaren barnean garatu nahi diren azpiegiturek (AHTa, Pasaiako Superportua, Mutrikuko portu berria...) izango dituzten harri eta porlan beharrak asetzeko izango litzake harrobi hau.Kaltetuak izango lirateken sektoreek honen inguruan oraindik adierazpenik egin ez badute ere, plangintza honek Goierriko ekonomiarentzat izango luken ekarpen baikorra adierazi du Goieki Goierrik...
Gaurko, abenduaren 27ko, eguerdi partean Urbinako AHT EZ! Guneko neska-mutilak AHTko obretako itxiturak moztu dituzte.Ekintza zuzen eta publiko honen bitartez, “Euskal Y”-aren eraikuntza lanetarako 55.000 metro karratuko nekazaritza-lur berehala okupatu eta suntsitu asmo dituztela salatu dugu. Lurrean AHTa baino hobe artoa.Eguerdiko 12etan azpiegitura erraldoiak lapurtu nahi dituen landa lurra berreskuratzeko aurpegia artoa eta erremolatxa bezala jantzita jende ugarik 600 metro luze eta 80 zabalean daukan partzelaren inguruan dagoen hesia kendu du.Azpiko irudian zapalduta Urbinako blogean d...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.