Autoformazio astebukaera eta Goierriko DVDa.
Kaixo denori!
Gauza pare batekin gatozkizue oraingoan.
1. Autoformazio astebukaera.
Uda aurretik pendiente genuen gauza bat autoformazio astebukaera bat egiteko plana da.Ez dago ukatzerik gure burua janzteko eta gure mezua kanporatzerakoan arazo ideologiko-teorikoak izaten ditugula. Hau ekidite aldera eta gure burua "janzte" aldera, AHTren inguruan dauden kontzeptu, ideia eta alderdi tekniko zein argumental teorikoak landuko ditugun astebukaera bateko autoformazio egonaldi bat planteatzen da Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik.
Landuko ditugun gai anitzen artean:
Zer da desjabetze bat? Zer da esleipen-lizitazio bat? ta adjudikazio bat? Goierrin zein bide zehatz jarraituko du AHTak? Zer da PTSa? ta "Proyecto constructivo" bat?...Alegia, AHTren gaia modu zabal eta teoriko batean landuko dugu. Noiz? datorren urtarrilaren 27 eta 28an Non? Goierriko etxalde batean eta bertan lo egiteko zakua eraman beharko da. Plaza mugatuak dira. Beraz izena ematen hasi zaitezte mezu baten bitartez gure posta helbide honetara.
Detaile zehatzak datorren astearteko bileran emango baditugu ere, urtarrilaren 27-28ko astebukaera zuen agendetan gorde ezazue. Horrekin batera, datorren astearteko bileran, beste gaien artean, gai logistikoak jorratuko ditugu: sukaldeko ardura, jendea eraman, landu beharreko gaiak aztertu...
2. Goierriko Elkarlanaren DVD baten prestaketa.
Goierrin AHTak izango luken eragina aurkeztuko duen DVD bat prestatzeko ideia dugu eskuartean. Bertan, bideo formato batean AHTren Goierriko bide eta eraginak aztertzeaz aparte, azken urte honetan landu ditugun argazki, bideo atal, txosten, eta egon daitezken dokumentu anitzak bilduko genituzke.Kasu honetan, posta elektroniko hau jasotzen dezuten 73 pertsonei laguntza eskatu nahi dizuegu gai konkretu hauetan:
-Nork du itxurazko bideokamara bat edo beharrezko azpiegitura? Kaso egin dezala.
-Nork dauka bideo edizioan eskarmentua? Kaso egin dezala.
DVDa publikatzeko kontaktua badugu aldiz.
Ez dago lo hartzerik eta edozein gauzarekin kontaktuan izango gara.
Goierriko Elkarlana.
PD: Si alguien no se defiende con el euskara, que nos pegue un toque y le traduciré brevemente el post.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: