Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Itsasondon abenduan egingo den herri kontsultaren inguruan herritarrei informazioa elearazteko hitzaldietan, atzoko partez, azaroaren 22an, AHTren alde onak azaltzeko Xabier Ezeizabarrena ingurumen gaietan aditu eta Donostiako udalean EAJko zinegotzi den abokatu donostiarra izan genuen.Ezer baino lehen Xabierri eskerrak eman nahi dizkiogu Itsasondora etortzeko hartutako denbora eta ahaleginagatik, are eta gehiago  AHTren aldeko jarrera aurkeztuko duen  pertsona bat aurkitzeko udaletxeak  izan dituen zailtasunak izan ondoren. Horrekin batera, Goierriko AHTGelditu! Elkarlana be...


Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak herritarrei jakinarazi nahi die, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburuorde den Arantxa Tapiak Goierritarra aldizkarian egindako adierazpenak, Abiadura Handiko Trenaren inguruan agintariek herritarrengan sortu nahi duten ezjakintasun eta etsipenaren isla besterik ez direla. Ostiralean argitaratutako elkarrizketan sailburuordeak esandakoak aldizkarian bertan Eusebio Lasa Elkarlaneko kideak gezurtatzen baditu ere, ezinbesteko egin zaigu herritarren informazioa eta obren esleipenari buruzko Arantxa Tapiaren hitzak lotsagabekeria hutsa direla nabarm...


Datorren abenduaren 3ko herri kontsultaren inguruan, Itsasondoko udalak zenbait hitzaldi antolatu ditu herritarrek ahalik eta informazio osatuena izan dezaten. Zentzu horretan, gaurko partez, azaroak 21, AHTGelditu! Elkarlanetik Mila Elortza eta EHNEko Eneko Karrera izan ditugu. Hitzaldira gerturatu dire bizilagunek proiekturaren inguruko azken berriak jasotzeko aukera izan dutelarik eskerrak eman nahi dizkiegu Goierriko Elkarlanetik hitzaldira gerturatu eta parte hartzeagatik.                Biharko partez aldiz, az...


Datorren abenduaren 3ko Itsasondoko herri kontsultarako prestakizunetan buru belarri sartuta gaudelarik, hemen dijoakizue aste honetarako prestaturiko agenda:-Azaroak 22, asteazkena:Beasaingo gaztetxean atsaldeko 19.00etan Val di Susako bideoa eskainiko da.-Itsasondoko udaleko batzar aretoan Xabier Ezeizabarrenaren eskutik AHTren aldeko aurkezpena, 19.30etan.-Azaroak 23, osteguna: prentsaurrekoa Itsasondoko herri kontsulta babesteko eta igandeko plangintza aurkezteko.-Azaroak 25, larunbata: Igandeko "potaje" guztia prestatzeko aurreko egunean Itsasondoko Nauticon 16.00etan geratu gara: Maha...


Larunbatean Gasteizen egin zen manifaren irudiak lotura honetan klikatuaz ikusiko dituzue.Bestalde, gogoratu astearteetako bilera gaurko egunera aurreratu dugula, ohiko lekuan eta ohiko ordutegian. Aste honetan esku artean ditugun gaiak izango dira jorratuko ditugunak: Igandeko manifa eta  mendi martxa, Itsasondoko bazkaria...


Urbinako erresistentzi gunetik prestatu duten bideo dezute ikusgai. Biharrarte!


            Aupa denoi!Larunbat honetan Gasteizen manifa daula enteratu ez dana Marten bizi da.Orain serion. Larunbat honetan Gasteizen dagoen manifak duen garrantzia izanda autobusa antolatu dugu Goierriko Elkarlanetik. Tikeak jarri ditugu salgai, Beasainen Arranon eta Ordizian Herrikoan. Prezioa 6€ dira, ez gara aberastuko beraz.Irteera Beasaingo tren geltokian 15.30etan izango da.Autoz norbait joaten bada, Zuberoa plazan dagoen Iparralde Gizarte Etxearen kokapena hemen ikusi dezake.Zumarraga-Urretxuko lagunak Beasaina jeitsi beharko ...


Berri gehiago Urbinako AHTren aurkako Erresistentzi gunearen weblogean.


Gogoratu ezazute bihar ohikoa dugun bilera dugula Ordiziako Barrenan 19.00etan. Gai nagusiak larunbateko maniaren prestaketak eta Urbinako erresistentzi gunearen azken berriak izango dira. 


Aupa denori,Zumarraga-Urretxu arteko manifestazioaren irudiak dijoazkizue honakoan. Eskerrikasko manifara etorri zein informazio mahaira gerturatu zineten guztioi!!Larunbatean Gasteizen elkar ikusiko dugu!