Aste honetako agenda.


Datorren abenduaren 3ko Itsasondoko herri kontsultarako prestakizunetan buru belarri sartuta gaudelarik, hemen dijoakizue aste honetarako prestaturiko agenda:

-Azaroak 22, asteazkena:
Beasaingo gaztetxean atsaldeko 19.00etan Val di Susako bideoa eskainiko da.
-Itsasondoko udaleko batzar aretoan Xabier Ezeizabarrenaren eskutik AHTren aldeko aurkezpena, 19.30etan.

-Azaroak 23, osteguna:
prentsaurrekoa Itsasondoko herri kontsulta babesteko eta igandeko plangintza aurkezteko.

-Azaroak 25, larunbata: Igandeko "potaje" guztia prestatzeko aurreko egunean Itsasondoko Nauticon 16.00etan geratu gara: Mahaiak, edariak... laguntzera azaltzen dena ongietorria izango da.

-Azaroak 26,  igandea:

10.00etan Itsasondotik Ordiziara arteko mendi martxa AHTren bidea jarraituz.
12.00etan Manifa Ordiziatik Itsasondo arte. Pankarta itxurosoa eginda dago eta baimena ere bidean da. Itsasondon ekitaldi bat prestatzen dihardugu.
14.00etan herri bazkaria. Tikeak 8€ dira ta Beasaingo Arranon, Ordiziako Herrikon eta Itsasondoko Nauticon daude eskuragai. Txipiroietaz zeozer entzun det...

Oraingoz besterik ez. Kaso egin gure weblog zein emailari!!


Utzi iruzkina: