Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga

Aupa denori,Gaur Ordiziako Barrenan ohikoa dugun bilera  19.00etan izango dugu.Bi gai nagusi jorratuko ditugu gai ordenan.1. Manifaren balorazioa eta hurrengo pausoak.2. Autoformaziorako balioko digun asteburuko egonaldia: Edukiak, logistika, intendentzia...Gaiak garantzi haundia dute, are eta gehiago gauden unean kontuan hartuta.


Kaixo denori!Atzoko partez, urriaren 8an, Legutianoko manifan hartutako irudi sorta dijoakizue. Aurrekoetan bezala, argazkiak azkar xamar jaisteko gai izan zaitezten 1024*768ko erresoluziora jaitsi ditugu, hala ere, norbaitek kalitate osoko argazkiren bat nahiko balu kaso egin dezala gure ohiko posta elektronikora mezu bat bidaliz.Argazki sorta hemen ikusi dezakezue eta horren azpikaldean YouTuben alojaturiko bideotxo labur bat.Eskerrikasko gerturatu zineten guztioi eta ANIMO AHT txatxu hau gelditzeko lanean!!!Besarkada bat denei!


Aupa denori,Datorren igandean Legution antolatu den manifestaziora ahal den neurrian Goierritik denok batera joateko zitea  degu. Zitea Beasaingo tren geltokian goizeko 10.00etan izango da eta kotxeetan abiatuko gara Legutio aldera. Jendeak egun horretan kotxea ekarri ahala jakingo dugu faltan edo soberan ditugun. Elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi.


manifestazioa URRIAK 8an Legution izango da goizeko 12etan. urriak 7an beste ekintza batzuk direla eta AHTaren aurkako manifestazioaren eguna aldatu egin da.


Aupa denori! Honako mezuan datorren Urriaren 7an Legution  egingo den manifestaziorako deialdia euskaraz eta gazteleraz doakizue. Tiene miga. Izan ongi. *_AHT GELDITZEKO MANIFESTAZIOA EGINGO DA_* *_URRIAREN 7AN LEGUTION_**AHT GELDITU! Elkarlanak deitu du mobilizazio hori*"*/HERRIARI ENTZUN! AHT GELDITU"/** lemapean*Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako AHT GELDITU! Elkarlanak manifestaziorako deia egin du urriaren 7an Legution, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Sustapen Ministerioari "Euskal Y"-aren egitasmoa gelditzea exijitzeko eta gizartean desadostasun ikaragarria sortzen duen ...


Kaixo denori,Astearte honetan, irailaren 26an, arratsaldeko 19.00etan Ordiziako Barrenan ohikoa dugun bilera dago. Landuko diren gaien artean, banderola berrien banaketa izango da.Ordurarte, izan ongi.


Kaixo denori!AHT Gelditu! Elkarlanak banderola sorta berri bat inprimatu du eta Goierriko asanbladari 100 egokitu zaizkio. Astearte honetan, irailaren 26an, Ordiziako Barrenan egingo den bileran banaketari ekingo diogu jarraian norberak etxeko balkoian eskegi dezan. Salneurria 6€ dira.


Aupa denoi,Aurreko astearten egin genuen bileran, irailaren 12an, gaur bilerarik ez egitea erabaki zen. Aldiz, hurrengo asteartean  bilera egingo den bileran egungo egoeraren aurkezpen publiko bat egingo genuela adostu genuen. Hurrengo astearteko gai hau konkretatzeke dugu gure artean, berri gehiago izan bezain pronto weblogera igoko ditugu.Barkatu eragozpenak.


  Kaixo denori, Larunbat honetan Hernanin manifestazio dago 18.30tan Gudarien Enparantzatik abiatuta errausgailuen proiektuen aurka, "Ez hemen, ez inon" lelopean. Manifestazioa Urumea Bailara Bizirik deitzen du. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, izan ongi!!                             


Kaixo denori,Honako mezu honetan Asturiasko neska batek AHT EZ! taldearen posta distribuzio zerrendara bidali dituen bi mezu kronologikoki sailkatuak dijoazkizue.  Oso interesgarriak dira, beste herrialde batzuetan akuiferoen gaia zein kalte egin daitezken ikus dezagun. Uztailean Ordizia eta Beasain arteko martxaz akordatzen al zerate? Berri hau inprimatu eta lasai irakurtzeko aholkatuko genizueke.1. Mezua. Irailaren 13an bidalia.La Velocidad: Una vez más quedan confirmadas todas nuestras teorías al publicarse en la prensa que la velocidad del tren de alta velocidad una vez dentro de A...