Larunbat honetan manifa deialdi pare bat ditugu, bata Atxondon eta bestea Arrasaten. Atxondokoa datorren martxoaren 25ean bertan egin behar den herri galdeketari babesa emateko delarik, guri Arrasatera joatea dagokigu: Eremu horretan esleipenak martxan jarri dituzte Adifetik eta.Informazio osatua eta manifestua azpiko .gif-ean zapalduta dezute. Kartelean ikusten dezuten bezala, Arrasateko herriko plazatik 17.30etan...
AHTren aurkako borrokan ez dago lo hartzerik!! 8-)Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak Abadiñoko Atxarteko harrobietan atzoko partez prentsaurrekoa eskaini zuen. Bertan, AHTa eta harrobien arteko lotura estua salatu zuten. Ez bakarrik irekin nahi dituzten berriengatik, baita ere momentu honetan geldirik dauden harrobi batzuen berzabaltzearekin, Atxartekoarekin gertatu ahal den bezala. &nb...
Beste "mobida" bat.Aurreko azaroaren 27an Bilboko Euskalduna Jauregian y-vasca.com "informazio kanal berriaren" aurkezpenean AHT Gelditu! Elkarlaneko zenbait kidek protesta ekintza bat egin zuten eta bere garaian eman genizuen bertan gertatutakoaren berri.Bertan egindako protesta ekintzak ondorioak izan ditu ta salaketa jarri zuen Herrizaingo Sailak gure kideen aurka. Biharko partez epaiketa dute Bilboko BuenosAires kaleko Epaitegietan. Mapa hemen ikusi.AHT Gelditu! Elkarlana konzentrazioa deitu du bihar eguerdirako ta azpikaldean prentsa oharra dezute:"Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak biha...
ETBtik esan dutenez gurea baino haundigoa den talde bat "aurkitu omen dutela" ta ez dutela gure beharrik. Beraz, biharko zitea bertan behera geratzen da. Jendeari jakinarazi.
Makina bat lagun bildu dira gaurko partez gure Informazio Gunean "Emakumea eta baserria' lelopean Pili Eskisabelek (Ataun), Amelia Jauregirek (Gabiria) eta Mariaje Intsaustik (Lazkaomendi) eskaini diguten hitzaldira. Esposizio txukunaren ondoren entzuleen galderek lekua hartu diote hizlarie ta eztabaida interesgarria sortu da. Hurrengo hitzaldia Goierriko Baratzako lagunekin batera antolatu dugu eta kasu honetan Xavier Montanyes izango da hizlaria.Hitzaldia "Nos comemos el mundo" lelopean elikaduraren subiranotasunari buruz datorren martxoaren 22an, oste...
AHT Gelditu! Elkarlanak bultzaturiko AHTaren inguruko iritzi azterketa bat aurkeztu da, EHUko Soziologia irakasle talde batek zuzendu duelarik. AHTren Aurkako Asanbladaren weborrian berria sakonkiago irakurtzea dezute, eta beheko irudian sakatuta azterketa osoa .pdf formatoan jeistea dezute. Aurkezpenaren berria Garan eta Berrian dezute. Azterketan agerian geratzen diren gaietatik hauek lir...
Gauzak ez dira zerutik erortzen ta gure egoitza/Informazio Gunearekin ere beste hainbeste. Alegia, dirua behar degula: La pela es la pela. Esku artean ditugun gastuei aurre egite aldera datorren martxoaren 15ean EiTBko "Kalaka" saiora joan behar gara publiko bezala. Egun horretan zein gai jorratuko duten ez dakigu ta berdin zaigu. Gure erronka: 40 pertsona lortzea, autobusa aldiz, ETBk jartzen du. Gure jendea apuntatzen joan dadin bi bide jarri ditugu: -943-027382 telefonora deitu ta Xabierrek ha...
Dagoeneko martxan degu Informazio Gunea!! Asteetan zehar egindako makina bat prestakizun eta goraberen ondoren larunbatean ekin genion Informazio Guneari. Eguerdiko 12.00etarako hasi genuelarik ekitaldia, Informazio Gunearekin lortu nahi ditugun helburuak aurkeztu genizkien gerturatutako talde eragile, sindikatu eta herritarrei, ohiko legez gure Idoiaren eskutik ;-) Idoiak aurkezpen ekitaldian esan zuen bezala, bere helburua argia da: Goierritar gizarteko edozein herritar, desjabetu edo talde er...
Makina bat prestakizunen ondoren, atzoko partez Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak hitzaldi-solasaldia izan zuen Beasaingo Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleekin batera. Gure interbentzioa "hitzaldi" klasikoen formatora mugatu nahi ez genuelarik, eta kontuan izanda, euskara ikasleak zirela gure entzulegoa, AHTaren inguruko Egia-Gezurra esaldi joku bat prestatu genuen eta aurreko egunean eztabaidatu zuten ikasleek beraien klasean. Ondoren, solasaldian galderen erantzun zuzenak eztabaidatu ditugu. Ikasleek ematen genituen azalpenak jarraitzerakoan erreferentziak izan zit...
Duela aste pare bat Beasaingo Udal Euskaltegiko lagunekin AHTaren inguruko hitzaldi bat 2. mailako eta EGA mailako ikasleekin antolatzekotan geratu ginen. Agendak elkarrekin adostu ondoren, gaurko eguna, otsailaren 28a, jarri genuen data egokitzat bezala. Jarraitu dugun metodologia ez da hitzaldi bat ematen denean erabili duguna. 35 galderaz osatutako txostentxo bat pasatu diegu aurrez ikasleek beraien artean klasean eztabaidatu dezaten eta bihar erantzun...
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga. Blog honen xedea, taldearen barne eta kanpo komunikaziorako balioko duen tresna izatea da.
Orain esango diguzue millaka lagun AHTren kontra bildu zirela ¿ez da?. Patetikoak zarete.
Lau katu AHTren kontra, horrek esan nahi du Euskalerrian ganora piskat ba dugula.