Martxoaren 15ean KALAKAra goaz!!

Gauzak ez dira zerutik erortzen ta gure egoitza/Informazio Gunearekin ere beste hainbeste. Alegia, dirua behar degula: La pela es la pela.

               

Esku artean ditugun gastuei aurre egite aldera datorren martxoaren 15ean EiTBko "Kalaka" saiora joan behar gara publiko bezala. Egun horretan zein gai jorratuko duten ez dakigu ta berdin zaigu.

Gure erronka: 40 pertsona lortzea, autobusa aldiz, ETBk jartzen du. Gure jendea apuntatzen joan dadin bi bide jarri ditugu:

-943-027382 telefonora deitu ta Xabierrek hartzen ez badizue, abixua kontestadorean utzi.
-Gure posta elektronikora mezu bat bidali: goierrikoahtez abildua gmail puntu com.

Zitea datorren martxoaren 15ean, osteguna, 19.30etan Ordiziako Fray Andresen estatuaren parean da. Kontuan izan programa berandu bukatzen dela, zuzenean baida.

Oharra:
ETBra Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana taldea bezala goaz ta pertsona batek bere datuak eman ditu. Alegia, EZ da inongo ziskorik antolatu behar bertan. Bazpare esaten dugu, gero han ezustekorik gerta ez dadin. Zein kamixeta eraman norberak ikusiko du, Dotakonena bada hobe ;-)

Para los que cojeais con el euskera:
A ETB vamos como Goierriko Elkarlana, como grupo y una persona a tenido que dar sus datos. Es decir, NO vamos a montar ningún espectáculo. Lo recalcamos para que luego no haya sorpresas desagradables. ¿Camisetas? Por nosotros como si llevas una camiseta de Mazinger Z.

Apuntandose!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Utzi iruzkina: