Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko lau kide epaituko dituzte Bilbon


Beste "mobida" bat.

Aurreko azaroaren 27an Bilboko Euskalduna Jauregian y-vasca.com "informazio kanal berriaren" aurkezpenean AHT Gelditu! Elkarlaneko zenbait kidek protesta ekintza bat egin zuten eta bere garaian eman genizuen bertan gertatutakoaren berri.

Bertan egindako protesta ekintzak ondorioak izan ditu ta salaketa jarri zuen Herrizaingo Sailak gure kideen aurka. Biharko partez epaiketa dute Bilboko BuenosAires kaleko Epaitegietan. Mapa hemen ikusi.

AHT Gelditu! Elkarlana konzentrazioa deitu du bihar eguerdirako ta azpikaldean prentsa oharra dezute:

"Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak bihar, martxoak 15, gure kontra egingo duten epaiketa salatzen du. Elkarlaneko lau kidek "desorden publikoengatik"  deklaratu beharko dute epaitegian, azaroaren 27an Bilbon izandako gertakariengatik. Egun horretan, azaroaren 27an, Eusko Jaurlaritzak "y-vasca.com" web gunea aurkezteko ekitaldia deitu zuten.
Bertara gonbidapenekin joan ginen Elkarlanako lau kide, tartean Itsasondoko zinegotzi bat.
Danel Etxeberria Itsasondoko zinegotzia Juan Jose Ibarretxe lehendakariari gutun bat ematen saiatu zen eta orduan bertatik indarrez, bultzaka, atera zituzten Elkarlanako lau lagunak.

Elkarlanak salatu nahi du herritarrei ez zaiela aukerarik ematen AHTri buruzko iritzia emateko eta eman nahi dutenean ixilarazi egiten dituztela. Biharko epaiketa, bestalde, kriminalizazio saiakera baten barruan kokatzen dugu. Epaiketa salatu eta AHT gelditu eta eztabaida soziala bultzatzeko eskatzen dugu."



Utzi iruzkina: