Bizi kalitatearen alde, AHTrik EZ! konzentrazioaren kronika


Atzoko partez Beasaingo Igartza Jauregi parean egin genuen konzentrazioa aparteko misteriorik gabe aurrera atera genuen.

      

Gorbatadun, VIP eta "señorak" gerturatzen zijoazten eran Dolarea parean orduerdiz ezarri ginen eta AHTaren aurkako leloak ohiukatzeari ekin geniolarik, Ana Agirre Industria eta Turismo Sailburua Audian iritsi zitzaigun.

              

Igartzan atzoko partez ikusteko aukera izan duguna,  hauteskundeei begira Goierriko agintari eta arduradun politikoek beraien montaje turistikeroa saltzeko antolaturiko "sarao" bat baino ez zen izan. Kanape, cava eta harpajotzailea barne!! Hamaika ikusteko!

Hauteskundeak gainean ditugu eta argazkian atera beharra baidute.

Ezkion AHTak egingo luken triskantza Goiturrek bere foileto turistikoetan sartuko al luke? Baiezkoan gaude eta gainera ingeleraz, italianieraz, alemanieraz eta nola ez... katalanez.

Amaitzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanetik eskerrak eman nahi dizkiogu konzentraziora gerturatuko herritarrei.

 


Ana Agirre Igartzara iristen.




Utzi iruzkina: