Bizi kalitatearen alde, AHTrik EZ!
(Azken orduko berria: Herrizaingo Sailaren baimena eskuartean dugu)2007/02/20
Goierriko turismo eragile ezberdinen lana aitortzen den bitartean, zilegi al da AHTak suposatuko duen triskantzaren aurrean isilik egotea?
Atxondo gogoz izurratzea... Bergarako Angiozar auzoa porlanez estaltzea... Ezkio desagertaraztea...
Hiriburuetako biztanle eta politiko profesionalen mesedetako eraikitako, baina denok larrutik ordainduko dugun zentzugabekeri baten aurrean isilik egoterik ez dagoelako, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, bihar, otsailaren 21ean eta arratsaldeko 19.00etan hasita Beasaingo Dolarea Jauregiaren aurrean egingo duen konzentraziora deitzen eta gonbidatzen du Beasain eta Goierriko gizartea.
Konzentrazioa egiteko baimena eskatua dago Herrizaingo Sailari bertan inongo ezustekorik gerta ez dadin.
Horrekin batera, konzentrazioaren izaera publiko, paketsu eta zibila nabarmendu eta berretsi nahiko genuke Goierriko AHT Gelditu! Elkarlaneko asanbladatik.
Bertan erabiliko dugun pankartaren irudiak hemen dituzue:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: