A ze hitzaldi puskea!!
Buah!!! A ze hitzaldi puskea eskaini zigun atzoko partez Xavier Montanyèsek!!
Goierriko baratzako jendeak ez dakit nondik lortzen duen
jendea, baina Informazio Gunean hitzaldi bikaina entzuteko aukera izan
genuen atzoko partez.
Supermerkatuen gaia aitzaki bezala hartuaz, gai pilo bat atera zituen
Xavierrek eta eztabaida polita sortu zan entzuleekin batera.
Oinarrian, bizi eredu eta jarrera bat dira guzti honen atzean daudenak:
Ez da bidezko kontsumoa soilik bultzatu behar dena, aldiz, ardurazko
kontsumoa bultzatu beharra dagoena herritarren artean.
Jendeak supermerkatu batek duen zor ekologiko itzelaz ohartu beharra
dauka, merke erosten ditugun produktuak kostu ezkutu bat dutelako: Lan
baldintzetan, ekoizpen industrial masifikatuetan, jakituriaren
desagerpenean...
Ta hori dena supermerkatuak beraien burua saltzeko erabiltzen dituzten
mitoekin lotzen zuen: Azkarragoak dira, lanpostuak sortzen dituzte,
bizitza errazten dizute...
"No queremos agricultores que produzcan, queremos agricultores que mantengan bonito el campo"
esaldia Eusko Jaurlaritzatik iristen den mezua dela entzule batek esan
zuen ta Xavierrek azalpen hori beste datu batekin berretsi zuen: "Las políticas agrarias de la UE, las hace la UE al servicio de los lobbys agroalimentarios: Los supermercados"
Ta horren aurrean zer egin? Batu.
Kontsumitzaileak ekoizleekin, eta kontsumo kooperatibak sortu,
mentalitate aldaketa baten pizgarri izan daitezen. Azken finean
arazoaren muina ez delako autarkak izatea, burujabeak baizik.
"Porque hemos/estamos perdiendo un patrimonio agroalimentario y no nos hemos enterado."
"Los supermercados son los enemigos de la soberanía alimentaria y creadores de un desierto social allá donde se implantan."
Hitzaldia bere osotasunean grabaturik daukagu, asteburu honetarako gure blogean eskuragarri izango dezute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: