Kategoria: xavier
Iratiko oihana suntsitu dezakegu soziolinguistika zer den eta zer ez den paperean azaldu nahi badugu. Mila teoria daude, mila zedarritze saio, mila mugapen eta mila eztabaida. Eta gehienetan antzuak (edo antzu samarrak). Inora ez doazen eztabaida sasi-akademikoak. Mila erpin ukitzen dituen jakintza-arloa baita soziolinguistika. Xavier Vila katalanak, ostera, eutsi dio gaiari. Bat aldizkariaren 87/88 zenbaki bikoitzak haren artikulua dakar euskaratuta. Eta langintza zaila izan arren, eztabaida antzu horri buelta eman eta soziolinguistikaren zedarritzeari forma eman dio (eman ahal zaio...
Buah!!! A ze hitzaldi puskea eskaini zigun atzoko partez Xavier Montanyèsek!! Goierriko baratzako jendeak ez dakit nondik lortzen duen jendea, baina Informazio Gunean hitzaldi bikaina entzuteko aukera izan genuen atzoko partez. Supermerkatuen gaia aitzaki bezala hartuaz, gai pilo bat atera zituen Xavierrek eta eztabaida polita sortu zan entzuleekin batera. Oinarrian, bizi eredu eta jarrera bat dira guzti honen atzean daudenak: Ez da bidezko kontsumoa soilik bultzatu behar dena, aldiz, ardurazko kontsumoa bultzatu beharra dagoena...