Asfaltoak ez gaitzala irentsy!!
Buah! buah! buah!!!!
Ah ze kontzertu puskea ikusi/entzuteko aukera galdu zenuten larunbat gauen Beasaingo Gaztetxera urbildu ez zinetenok!!
Gezurretan arituko nintzateke talde hauek ikusteko Gaztetxera izugarri
entusiasmaturik gerturatu nintzela esango banu. Ezezagunak egiten
zaizkizun talde berriak ezagutzeko nagiturik gerturatu nintzen hiru
taldeak ikustera.
Ba a ze nolako sorpresa eraman nuen!
Ekitaldiaren aurretik gure Xabi ta Enekok prestaturiko afari begeta
afaltzeko aukera izan zuten taldekideak. Ordutegi "Kubanoa" jarraituz,
45 minutu berandu alegia, Vostok Zarautztarrak ekin zioten lehen
akordeei.
Niretzat hiru taldeak ezezagunak zirelarik zaila izan nuen
referentziarik bilatzeko garaian, agian gertukoena Pearl Jam Vostok
taldearentzako jarriko nuke. Ostia, ze onak!!
Kareleanek aurtengo Euskadi Gaztea saria irabazi duela han bertan esan
zidaten. Gaur egun egiten den musikaz zertxobait at nagoela onartu
beharra daukat: Nuclear Assault, Alice In Chains, Orbital eta gure Jeffekin jarraitzen dut behin eta berriz jotafuego ;-)
Jo! a ze ahots puskea duen Olatzek!! Cardigans, Jeff Buckley, Julio Kageta
zertorzkidan burura beraien musikarekin. Hala ere Portishead-en "Glory
Box"en bertsio unkigarriarekin beraien ekitaldia borobildu zuten
BUAHHHHH!!!!
Iruzkinak
galdera bat 2007-04-02 17:55 #1
Blogak.com-en daukat eginda blog bat, eta ez dakit bideoak nola sartzen diren.
Nola demontre sartzen dituzu blogeko notizietan bideoak?

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana 2007-04-02 22:43 #2
Aupa!

1. Bideoa YouTubera igo.

2. Igo ondoren, bideoari dagokion .html kode bat azalduko zaik. Kode hori hire post-aren mezuan isatsi.

3. A pelo ez! Alegia, postak idazteko laukiaren azpikaldean
ezkerraldean agertzen den HTML laukian markatu ta jarraian isatsi .html
kodea.

Eskubialdeko zutabean ere jartzea bazeok bideo bat, baina ez zekiat ze puntura arte itxurosoa deken.

Asmatzen ez badek, kaso egin.

gaztetxeko entzule bat 2007-04-03 15:00 #3

kaixo!

Kritika guztiak konstruktiboak direla ezin ukatu, baina zurea irakurri dut KEA taldearen inguruan, eta jakin nahiko nuke ea zergatik diozun ordu gehiago sartu beharra dauzkatela lokalean.

Besterik gabe, mila esker.

Eskerrikasko 2007-04-03 16:06 #4
Asmatu dut bideoak jartzen!

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana 2007-04-03 22:46 #5
gaztetxeko entzuleari:

Tira, post horretan esandakoak nire iritzi subjetiboak baino ez dira. Horrekin batera, jakin dezazula ez nituela taldeak ezagutzen ta hiruekiko jarrera edo aurreritzi berdinak nituela.

Zentzu horretan, KEAren aurretik pasa ziren bi taldeak, nire iritzi apalean "instrumentista" bezala, oso maila altua erakutsi zidaten, bereziki Kareleaneko baterijoleak.

Horrekin batera, ta hau ere kritika eraikitzaile bezala, KEA bezala hasten ari den talde batek ez dauka zertan artifiziorik erabili behar beraien saioa eskaintzeko: Nik entzule bezala musikariek egiten duten musika entzun nahi dut, erabili zituzten argi estroboskopikoak eta sirena urdinak... nire iritzi apalean ez zidaten ezer eskaintzen, horrelako montajeak talde "haundietan", Depeche Mode, Chemical Brothers, FearFactory, Orbital... ikusiak gara, ta hori bezalako histori bat simulatzea, ez bada ongi egiten, ez da ongi geratzen.

Eh! Ojo! Ez etsi, ehh!?

Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana 2007-04-03 22:48 #6
eskerrikasko-ri:

Zein dek hire bloga?

Morboa, bakik.

EYA ! 2007-04-04 12:34 #7
Hau ez da musikaz hitzegiteko bloga...
Uste dut hau pertsona bat bakarrik eramaten du ta ez da oso Objetiboa, zensuratzen ta komentarioak soberan... oso arraroa, ez??
Idearik ez 2007-09-27 11:46 #8

Egia esan, Kea taldearen inguruan egindako kritikak ezin dira errealitatetik hurrunago egon:

Hiru taldekideek, instrumentuekin maila oso altu bat erakutsi zuten (batez ere baju-joleak), nahiz eta abeslari, gitarristak ahotsa gehiago landu beharra izan. Abestien tempoa ikaragarri ondo eraman zuten eta abesti berak ezinhobeak izan ziren nire ustez.

Kontutan eduki behar da talde hasi berri bat dela eta talde guztiak bezala, eboluzio bat eramango dute; hoberantz, eta horregatik ezin dira Vostok edo Karelean taldeekin konparatu, hauek musikaren munduan denbora gehiago daramatelako. Hala ere, ez dut uste hiru taldeen artean teknikoki diferentzi handia dagoenik.

Nire botua Kea-ren alde doa, alde batetik orain arte esandako guztiagatik eta beste aldetik berain apostu arriskatuarengatik (musika alternatiboa alde batetik eta ikuskizuna beste aldetik). Vostok edo Karelan-en musika ez da bat ere arriskatua, hau da, gaztetxe batean jo eta jendeak gehiago jarraituko ditu; Kea, berriz, musika estilo oso pertsonala dute eta gaur egun hau da egin behar dena.

Beraz, lagun, hemen erakutsi duzun gauz bakarra, zure gustua izan da musika komertzialaren alde eta serion diot, pena ematen didazu, Kea bezalako talde bati horrelako zentzugabekeriak esateagatik eta benetako musika ez apreziatzeagatik (gustatzea edo ez gustatzea beste gauz bat da).

Amaitzeko, argiak erabiltzea ikuskizuna ikusgarriagoa egiteko ez da kritikatu daitekeen zerbait, kontzertu bat askoz ere erakargarriagoa egiten duelako. Gainera, Fear Factory bezalako taldeek pare bat milioi dolar gastatzen dituzte argitasunean bakarrik eta ez dut uste kasu honetan konparatu daitekeenik.

Agur eta aupa KEA! Segi horrela eta ea etorkizun oparo bat daukazuten!

bafora 2007-11-29 21:27 #9

Argazkiko gitarra eta bajoa KEA taldeakoak dira, bai.

Ados nator aurrerago irakurri dudan iritzi batekin. Nik hiru taldeak ezagutzen ditut eta hirurak gustoko, baina hiruretatik KEA da nire ustez ausartena, ez da erraza hemen holako musika egi eta iurrera irtetea, eta jakinaren gainean hitzegiten dut, Kontzertu horretan ez nintzen egon eta ezin bota iritzirik, baina KEA handiak dira.

Utzi iruzkina: