Bost urte pasa dira lehen JAZPANA! Fest jaialdia antolatu genuela. Urte hartan (2009a zen), lau lagunek osatzen genuen lan taldea eta beste hamar bolondresen laguntzarekin atera genuen aurrera. Indartsu hasi ginen eta We Are Standard edo Capsula bezalako taldez gozatzeko aukera izan genuen eta kontzertu gau bakarra proposatu genuen beste hainbat ekintza paraleloez gain. Denbora pasa da eta gauzak asko aldatu dira egun hartatik. JAZPANA! Kultur Elkartea sortu genuen lau laguneko lan taldea hamaika laguneko lan taldean bilakatu da (70 bolondresetik gora mugitzen dugu gaur egun). Kontzertu ga...


    Hainbat egun igaro dira azken post-a idatzi nuenetik. Informazioa etengabeko jario bat da eta azken aste hau bereziki bizia izan da. Ilegalizazioak, ohiko prentsaurrekoak, betiko gaitzespenak, erakunde armatuaren erantzuna, kaleko manifestaldiak, istiluak, kea, malkoak eta bitartean, hauteskunde kanpaina abian da!    Abian beraz, zinismoa, gezurrak eta inoiz betetzen ez diren promesak. Abian demokrazia eta askatasuna; ahal bezain beste lapurtzeko demokrazia eta ziria sartzeko askatasuna. Gora gure errealitatea!  Hauteskundeak nork irabaziko dituen? Norentzat d...


Euskadi Gaztea Maketa lehiaketarako finalera sailkatu zirenenan eman nuen beraien berri lehen aldiz. Geroago Villa de Bilbao sarirako ere sailkatu ziren eta gaur ere beraiez hitz egin nahi dizuet. Egia esan gaur konturatu naiz beraien inguruan idatzi nuen postak errorea ematen duela eta blog honetan beraien inguruko erreferentziaren bat egotea beharrezkoa iruditzen zaidanez hor doa berriz ere hikheukek beraientzat prestatu zuen klipa. Gainera egun egokia da beraiez hitz egiteko lehen diska autoproduzitua labetik atera berri baitute. Goierriko hainbat tabernetan izango du...


Buah! buah! buah!!!! Ah ze kontzertu puskea ikusi/entzuteko aukera galdu zenuten larunbat gauen Beasaingo Gaztetxera urbildu ez zinetenok!!               Gezurretan arituko nintzateke talde hauek ikusteko Gaztetxera izugarri entusiasmaturik gerturatu nintzela esango banu. Ezezagunak egiten zaizkizun talde berriak ezagutzeko nagiturik gerturatu nintzen hiru taldeak ikustera. Ba a ze nolako sorpresa eraman nuen! Ekitaldiaren aurretik gure Xabi ta Enekok prestaturiko afari begeta afaltzeko aukera izan zuten taldekideak. ...


Ke gabeko gunea

5
solasturi 1456152749042 Solasturi | 2006-02-03 14:29

—Hemen, erre daite? —¿Qué?