Gaur gure blogak 1. urtebetzea du!!!


Iazko martxoaren 17an jarri genuen gure blogean lehenengo posta!!

Makina bat ordu, buruhauste, malaostia eta gozamen eman dizkigun tresna honetan 12.000 sarrera+/- izan dira hamabi hilabete hauetan.

Sarrera gehienak Euskal Herrikoak izan badira ere, ADIFetik eta Bartzelonako Dirección General de la Policíatik ere izan ditugu gutxi batzu. Bejondaiela! ;-P

Ezer gutxi gehiago. Goierriko Elkarlanetik eskerrak eman nahi dizkizuegu AHTren aurkako mezua zabaltzeko den tresna hau erabili eta ezagutarazteagatik hamabi hilabete hauetan.

Etorkizunean ere lanean, informazioa eskainiz eta AHTren aurkako oposizioa Interneteko txoko honetara eskuratuz izango gaituzue.

Besarkada bat denei!!


Utzi iruzkina: