Hausnarketa astebukaera: Lana eta etorkizuna.


Zaldibiatik bueltan gara jadanik!! :'-(

Penaz gatoz etxera, pasa dugun astebukaeran lana aurrera ateratzearekin batera elkarrekin bikain pasa dugulako. Baina tira, laburbilduz bada ere, astebukaeran hitzegin, eztabaidatu eta adostutakoaren berri dijoakizue. Detaile gehiago astearte honetako bileran emango dizuegu.

                 

Adostu dugun gai nagusia gure barne antolaketari dagokio. Azkeneko urte honetan Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren burua antolatzeko garaian astearteetako bilera-batzarrak eta sortuta genituen hiru azpitaldeak ziren: Erlazioak, Agit-Prop eta desjabetzeak.
Banaketa hau estuegia iruditzen zaigunez eta AHTaren oposizioa aldagarria eta arlo anitzak jorratzen/jorratuko dituenez, hiru azpitaldeen banaketa alde batera utzi eta HELBURUAK eta ILDOAK finkatu ditugu gure burua antolatzeko modurik egokiena bezala.

                         

Goierrin AHTaren oposizioaren helburuak zeintzuk izango lirateke eta berauk zehazki lortzeko zein ildo jorratu beharko ditugun izango da hemendik aurrera gure burua antolatzeko era. Helburu horiek zerrendatu, zehaztu, finkatu eta izen-abizenak jarri dizkiegu astebukaera honetan.

                              

Arira joan gara, gauza praktiko eta zehatzetara. Sutondoan pajeo mentalak ere izan dira baina Zaldibiatik helburu zehatzekin bueltatu gara.
Berriro diogu, astearte honetan Ordiziako Barrenako 7. gelan 19.00etan egingo dugun bileran helburu horien detaileak emango dizkizuegu.

Etorri ez zaretenak, gure antolaketaren finkatzean zuen aportazioa emateko aukerarekin batera, jende gutxik ezagutzen duen Goierriko txoko zoragarri bat ezagutzeko aukera galdu dezute. Argazkiekin konformatu beharko dezute behintzat.

Laburbilduz: OSO POZIK, BAIKOR, ANIMOSO eta GOGOZ bueltatu gara Zaldibiatik!!

     
                          


Utzi iruzkina: