Hausnarketa astebukaeraren behin betiko egitaraua.


Aupa denoi!!

Atzoko bileran, urtarrilaren 23an, hausnarketarako datorren asteburua adostu dugu ta behin betiko egitaraua dijoakizue.

Elkarretaratzea larunbatean goizeko 9.30etan Ordiziako Fray Andresen estatua aurrean jarri dugu. Gutako batzu jakiak erosten dituzten bitartean, taldea Zaldibi aldera abiatuko gara. Asteburua Zaldibiako txukun atondutako borda batean botako dugu.

Zehatz-mehatz zenbat jende etorriko den jakiterik ez dagoenez, badaezpada ahalik eta auto gehienak ekartzea komentatu dugu, jarraian jende kopuruaren arabera eramango genituzke autoak.

Eraman beharrekoa: Lo zakue lotan geratu behar dezutenok, mobilen koberturea badago, aldiz, Internetik ez :-/ ta funtsezkoa: norberaren eta lankideen ideiak elkartrukatzeko gogo ta ilusioa.

Norbaitek menbrilloa eramaten badu, intxaurrak nire kontu.  ;-)

Animatu ta azaldu!!

  • Urtarrilak 27, larunbata

    • 9.30etan, hitzordua Ordiziako FrayAndresen estatuan

    • 11.00etan, LEHEN ZATIA: HELBURUAK

    • 14.00etan, bazkaria

    • 16.00etan, BIGARREN ZATIA: LAN ILDOAK ETA LANTALDE NAGUSI ETA BIGARREN MAILAKOAK

    • 19.00etan, libre.

    • Afaria. (Bertan edo Joxepanen plater konbinatu bat.)


  • Urtarrilak 28, igandea

    • 9.00etan, gosaria.

    • 10.00etan, HIRUGARREN ZATIA: ANTOLAKUNTZA ETA BATERATZEA

    • 14.00etan, bazkaria, etxera.



Utzi iruzkina: