Argi eta garbi! Ez Urbinan ez inon... AHTrik EZ!

Aupa denori,

YouTuberen bitartez ikustea dezuten bideo baten lotura jartzen dugu zuen eskuragarri. Azti, bideoa oso handia da eta banda zabaleko tajuzko konexio bat izan ezean ez du merezi ikusteak.

"AHTren alde zaude?" galderari erantzuteko Arabako Urbina herrian erreferemduma izan zuten. Errolda 115 herritar osatzen zuten, hoietatik 108 izan ziren bozkatu zutenak.Hau izan zen emaitza: 108 EZ--- 0 BAI. Bideo honetan egun horretako irudiak eta hitzak dituzue.

maitane

maitane 2006-10-21 05:35 #1

Berri ona da Urbinakoa, ea beste herri batzuetan ere errepikatzen den, Itsasondon kasu. Parte-hartzea ere altua izan da Arabako herrian. Animo, eta AHTrik ez!

goierrikoahtez

goierrikoahtez 2006-10-21 10:37 #2

Aupi Maitane!

Ezer baino lehen eskerrikasko zure mezu eta animoengatik.
Bestalde, proiektu txoro hau gelditzeko denon laguntza behar dugularik, zurea ere beharrezkoa izango dugu. Zure ekarpenak emailez bidaltzea duzu gure ohiko helbidera edo fisikoki Ordiziako Barrenan egiten ditugun bileretan. Horrekin batera, ez ahaztu zure eposta gure email zerrendara gehitzea duzula. Kaso egin ta moldatuko gara.

Izan ongi ta eskerrikasko berriro ere.

Utzi iruzkina: