Goierriko azken berriak.

Aupa denori,

Mezu honekin hiru gai dijoazte:

1. Urbinako AHT EZ! erresistentzi gunearen berri.
Dagoeneko jakinaren gainean izango zerate baina mezu honen bitartez Urbinan asteburu honetan hasi den AHT EZ! Lurraren defentsaren berri ematen dizuegu. Horrekin batera eta konkretuki weblogaren helbidea dijoakizue. Dagoeneko egin diren ekitaldien argazki eta informazioa badago zintzilikaturik.
Helbidea hau da:
http://www.blogak.com/ahtezgunea

Oharra: Erresistentzi gunearen komunikazio taldeak bere komunikatuak lantzeko itzultzaileak beharko ditu hurrengo asteetan euskaraz, gazteleraz eta frantses hizkuntzetan. Zuetako norbaitek testuak itzultzeko gaitasuna eta denbora izango balu kaso egin dezala helbide honetara: ahtezgunea "a bildua" gmail.com, komunikazio taldean lana gogoz sortuko baita hurrengo asteetan. Indymedia EHra edukiak igo eta kudeatzeko ere laguntza behar da.

2. Asteartean Goierri-Nafarroa txanda Erresistentzi gunean.
Astearteak Goierriri tokatzen zaizkiolarik Urbinan egotea, asteartean Goierritik Urbinara joateko zitea Beasaingo tren geltokian goizeko 8.00etan jarri da Urbinan 9.00etako izateko. Buelta arratsaldez egingo da Barrenako bilerarako garaiz iristeko. Norbaitek egun hauek libratzerik balu kaso egin dezala, hartara jakin dezagun zenbaitzuk joan behar dugun Urbinara.

3. Asteartean Ordiziako Barrenan 19.00etan bilera.
Azken egun hauetako gertakarien berri emateko eta etorkizuneko ekintzak eztabaidatzeko bilera GARRANTZITSUA Ordiziako Barrenan, azaroaren 7an. Azaldu, redios.

Oraingoz besterik ez, ea elkar ikusten dugun.
xa2


Utzi iruzkina: