Azaroako mobilizazioen egutegia.
Aupa denoi,
Webloga kudeatzen duen idazle honek makina bat saltsa eta mobidetan sartua izan bada ere aurretik bere ibilbidean, ez dut uste sekulako egutegirik izan duenik. Azarorako aurrikusita dauden mobilizazio eta ekintzek marka guztiak hausten dituzte.
Jarraian Goierri eta Euskal Herria mailan antolatuta dauden ekintzen egitaraua dijoakizue. Bizi dugun une kritiko honen aurrean ez dugu lo hartzerik, ORAIN mobilizatu beharra daukagu.
Azaroak 3, ostirala: Konzentrazioak herri guztietan. Goierriko jendearen zitea Beasainen da. Berri gehiago hemen dezute.
Azaroak 4, larunbata: Beasainen odolki eguna dela eta, Zubimuzu plazan gure mahaia informazioa banatzeko jarriko dugu. Zubimuzun goizeko 10.30etan da zitea. OianguBizirik-eko gure lagunak ere sinadurak biltzen arituko dira Beasainen.
Egun berdinean eta 17.00etan, Urbinako Erresistentzi Gunetik abiatuta martxa bat egingo da obren kokapenera arte Lukun. Goierritik Urbinara joateko zitea Beasaingo tren geltokian arratsaldeko 15.00etan jarri dugu.
Azaroak 7, asteartea: Erresistentzi gunean egun osoko txanda Goierri+Nafarroari egoitzen zaio. Goizez Beasaindik aterako bagara ere zitea oraindik ez dugu jarri.
Erresistentzi gunean astearteak egokitu zaizkio Goierriri, beraz azaroaren 7an, 14an eta 21ean badakizue non egon beharra dagoen. 21etik aurrera ez dakigu guneak bere baitan jarraituko duen.
(Data honetatik aurrera jartzen hasten dira azaroaren 18ko maniaren kartelak)
Azaroak 10, ostirala: eskualdeko manifestazioak.
Goierri eskualdeko manifestazioa Urretxun egingo dugu, ordua 18.30etan bada ere, lekua oraindik ez da zeaztu. Egunak etorri ahala berri gehiago jakinaraziko zaizue blog honetan edo epostaz.
Azaroak 18, larunbata: manifa nazionala Gasteizen.
Arratsaldeko 17.00etan "Centro CĂvico Iparralde Auzo Elkartea"
delakotik abiatuko da izaera nazionala duen manifestazioa. Gasteizen, non eta Gasteizen, maila honetako manifestazio bat egiteak duen garrantziaz ohartzen bazerate, bertan egon beharra dagoela berretsi nahiko genizueke.
Data etorri ahala berri gehiago emango dizuegu.
Azaroak 26, igandea: Itsasondo babesteko eguna.
Abenduaren 3an Itsasondok herri kontsulta egin behar duela dagoeneko jakinaren egongo zaretenez, aste bat lehenago Goierrin egun osoa eskaini nahi diogu Itsasondori. Egun honetan goizez mendi martxa bat egingo da Itsasondotik abiatuta Ordizira arte, jarraian manifa Ordizi-Itsasondo arten eta Itsasondon herri bazkaria egingo dugu. Datak gerturatu ahala detaile gehiago emnago dizkizuegu.
Abenduak 3, igandea: Itsasondoko herri kontsulta.
Egun horretarako laguntza eman beharko balitz Goierriko AHTko kideok inguruan ibiliko gara.
Besterik ez. Beste zita batzu hemen aipatu gabe utzi ditugu eta ez dut uste merezi duenik aipatzeak dagoeneko esku artean ditugun "potaje"ekin nahikoa baidugu.
Hasieran bezala, momentu honen larritasunaz ohartarazi nahiko genizueke. Gauez eta azpikeriaz bada ere obrak hasi dituzte eta une honetan ez dago kokildurik geratzerik, gizartearen erantzuna sendo eta irmoa izan beharra dauka. Ulertzen dugu ta normala da mobilizazio guztietan parte hartzea posible ez izatea, baina bakoitzak ahal duen neurrian laguntza eskaintzeko aukerak baditu goian aipatutako mobilizazioetan.
Gure aldetik ezer gutxi gehiago. Kaso egiozue weblog honi hurrengo egunetan, berriak barra-barra sortu ahala bertan zintzilikatuko baiditugu.
Izan ongi ta ANIMO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Iruzkinak
Jone 2006-11-02 19:32 #1
Azaroak 26koari buruz... ez al ginen gelditu mendi martxa Itsasondo-Ordizi, manifa Ordizi-Itsasondo eta gero bazkaria Itsasondon? Aldatu egin al da? Eta karteletan zer jartzen du?

goierrikoahtez 2006-11-03 09:21 #2
Arrazoia dezu Jone. Mea culpa.
Zuzendu dut dagoeneko baina data gerturatu ahala detaile gehiago jarriko ditut.
Izan ongi,
xa2

Utzi iruzkina: