"Agit-Prop" taldea lanean asteburuan.
Aupa familia!!
Goierriko AHTren aurkako asanblada hiru azpitaldetan banatua dugularik, oraingoan, "Agit-Prop" azpitaldeak egindako ekintza baten emaitza dijoakizue.
Ikusten dituzuen irudiak Beasaingo Igartza multzoan hartu genituen asteburu honetan.
Igartzako zubia berritzeari ekin diolarik Beasaingo udaletxeak, bere lanak "saldu" asmoz ikusten dituzuen "Igartza Gure Ondarea Berrituz"
leloa duten pankarta gorriak jarri ditu. Hori ikusita, kontraesan bat
ziren beste pankarta batzu zintzilikatzea otu zitzaigun taldean. Leloa:
"AHT-TAV Gure Ingurumena Txikituz"
Esan eta egin.
Asanbladatik ez dugu ezer esaterik Igartzako multzoaren berrikuntzaren
inguruan, hala ere, esanguratsua suertatzen zaigu, Igartzako multzoa
Beasaingo "ikono" bihurtu nahi denean, AHTa suposatzen duen txikizio
eta sos xauketaren aurrean administrazio publikoaren konplizitate ixila.
Kontraesan hori Beasaingo gizarteari agertaratzea izan zen gure asmoa.
Gure pankartek asteburu osoan bertan izan ondoren, norbaitek (udala,
langileak...) dagoeneko kendu dituela esatea soberan dago. Tolerantzia
aidanez.
Edozein aholku edo iradokizun eskertuko genuke taldean, eskerrikasko!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: