"Políticamente Incorrecto" saioa digitalizatu dugu... behingoz!

Ba horixe. Azkenean makina bat abenturen ondoren, apirilaren 26an ETB-2 katean eskaini zuten "Políticamente Incorrecto" saio osoa lortu dugula DVD formatuan.

Aurretik genuen bertsioa VHSn eta kutre xamar bagenuen, orain aldiz, saio osoa, publizitaterik gabea eta DVD formatu eta kalitatean dugu.
Printzipioz gure asmoa kopiak ateratzea eta jarraian jendeari eskuratzea da. Hala ere, metodo hau Goierritik at bizi den jendearentzat oso erosoa ez denez, .mpg edo .avi formatora pasatuko dugu ta jarraian norbaitek ftp zerbitzari bat izango balu denon eskuragarri utziko genuke.
Beraz, norbaitek debaldeko .ftp zerbitzuren bat ezagutuko balu edo bere etxean .ftp zerbitzaria izango balu kaso egin dezala.

Programaren edukia oso, oso ona eta gomendagarria da: Iñaki Antiguedad for president!

2006-08-15 21:18 #1

zemuz emulen konpartitzen bazue??

programa hura izan nahiko nuke, goatzen naiz, primerakoa!!

goierrikoahtez

goierrikoahtez 2006-09-04 10:19 #2

Emule bedeinkatura DVD formatoan dugun saioa nola igotzen den esplikatzen badiguzu horrela egingo degu.

Kaso egin!

Utzi iruzkina: