Gaur ere akten altxamendua bertan behera Legorretan

Gaur goizeko 9:00etan ziren hastekoak AHTren lurren desjabetzak Legorretako Udalean. Sustapen Ministerioko ordezkariak iritsi direnean, ordea, jende andana aurkitu dute Udaletxe aurrean protesta egiten eta baita barruan ere. Sartu ezin zutela ikusirik, akten altxamendua bertan behera uztea erabaki dute. Ertzainek, aldiz goiz goizetik hartu dute Legorretako Udaletxe aurrea eta ez diete elkarrateratuei udaletxeko atera hurbiltzen ere utzi. Sustapen Ministeriokoak etorri diren bidetik itzuli behar izan dute "lapurrak" eta "alde hemendik" oihu artean.


Utzi iruzkina: