Akten altxamendua bertan behera Itsasondon

Gaur goizean, Espainiako Sustapen Ministerioak AHTren "Legorreta" zatiko akten altxamendua egiteko asmoa zuen Itsasondon, baina 2 lagun Itsasondoko Udaletxean kateatuta aurkitu dituzte eta desjabetzeak bertan behera uztea erabaki dute. Hogeita hamar lagun inguru bildu dira AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako elkarretaratzean. Atean kateatutako bi pertsonak atxilotuta eraman dituzte eta eguerdian aske utzi dituzte "desordena publikoak" leporatuta.

11:00etan, Sustapen Ministerioko ordezkariak Tolosara joan dira akten altxamendua Udaletxean egitera. Bihar, 9:00etan, Legorretara joango dira, goiz guztian zehar bertako lurjabeen lurren akten altxamendua egiteko asmoz. Hori dela eta, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzea deitu du 8:30ean Legorretako Udaletxe aurrean. 11:00etan, berriz, Manifestazioa burutuko da Legorretako kaleetan zehar.

Informazioa gehiago: http://itsasondo.hitza.info/albisteak/59154/AHTren_desjabetze_aktak_sinatu_gabe_gelditu_dira_protestak_direla_eta.htm


Utzi iruzkina: