Irakurgaiak: Euskaldungoa erroizturik, Txema Larrea

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-11-25 17:20

Liburu zaharra da hau (1994koa), baina oso interesgarria. Irakurri barik nuen eta hainbat lekutan bere erreferentzia ikusi ondoren, irakurtzea erabaki nuen: liburutegira jo eta hartu.



Euskararen historia sozialari buruzko tesia da liburuak dakarrena. Historia horretan eragina izan duten faktoreak aipatzen dira eta bakoitzaren hedadura eta garrantzia: agintariak, eliza, herri xehea, ... Bertsolaritzaren aipuak asko erabiltzen ditu ahozko historia berreraikitze aldera. Berak esaten duen modura: “Lan honetan azken bi mendeetako euskaldungoaren higatze, gutitze eta galtzearen prozesua ikertzen da. Bi lerrotan, letratu eta ez-letratuen baitan”.

Niri, hala ere, gehiago gustatzen zait Erizek aipatutako paradigma aldaketa: zergatik galdu den baino, zergatik iraun duen, zein izan den irautearen miraria, baina tira, zergatik higatu eta galdu den ere interesgarria da, noski.

Bitxikeria bat amaitzeko: egilea Basaurikoa da antza, azken mohikanoen tribukoa. Baina bere tribuaren berbak erabili ordez, nafar-lapurteraren aideek janzten dute liburua. Mendebaldekoon autogorrotoa? (berak liburuan autogorrotoa sarritan aipatzen du).

Beste biren kritika liburu beraren gainean:

Joxe Manuel Odriozolarena.
Felipe Juaristirena.


Utzi iruzkina: