Euria ari du

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-09-15 17:05

Trikua etxean dago, goian behean ari duelako. Euri-ttantten kantak isiltasuna betetzen du, ozen. Herriaren kanpoaldeko soroek, udaz aspergarririk, gogoz euriaren ura edaten dute eta, lurraren eztarrietatik ura jaisten den bitartean, zomorroren batzuk gordelekutik ateratzen dira, masailak lokatzez zikin dituztela, lohipean bizi izategatik, eta aurpegia garbitu nahi dute-ta.

Liburutegitik liburu bat hartzen du, orduak eta euritea azkarrago pasa izateko asmotan. Irudi sobietikoren batzuk ditu liburuak eta marrazki batek atentzioa ematen dio.

"Zertikan triku horrek babesten du marraskiloa euritikan? Zertikan eztu jaten eta beste baten bila abiatzen da?"

Ulertu ezean, etxetik atera eta lurretik hosto bat hartzen du, marraskiloak bilatzen. Tupustean, bere ezkerretatik marraskilo bat agertzen da, arrastaka eta begi itxita euriarengatik.

Trikua harengana joan eta estaltzen du txomorroa hostoarekin, berriro galde egiten bere buruari: "Zertikan triku hark babesten tzun marraskiloa euritikan? Zertikan etzun jaten eta beste baten bila abiatzen tzan? Zertikan?"

Marraskiloak, euria bere gainean ez erortzea konturatzean, begiak luzatzen ditu eta Trikuari so egiten dio. Seguraski bere imajinazioaren gauzak dira baina Trikuak poztazun-irribarrea aurpegian sortu dela uste du.


Utzi iruzkina: