Neguzko logurea

trikua 1456153143756 Trikuaren ibilaldia | 2006-12-18 22:19

Logurea iritsi zitzaion eta gorputza kiribiltzekoa zen edozein tokitan, ohean, egongelan dagoen alfonbran, haizeak kanpoan prestaturik duen hostozko habi batean.

Bere begi txikiek antzinako abestiak gogoratzen zituzten, sehaska-kanta haiek, bai, amak abestu zizkion haiek, oroimenaren haizeetan  zamalkatzen dutenak.

Modu honetan gertatu zen. Trikuak afaria mahaira zeraman eta urteroko neguzko belaino leuna eta maitagarriak zerbait xuxurlatu zion, lo-konplize.

Trikuak hasieran Sarrionandiaren bertso batzuk entzun omen zituen belarrien ondoan eta orduan, bat-batean, erori zen.

Negua hasia zen eta ametsek larre berdeetara, etxe zuri teila gorrietara Trikua eraman zuten, urtero bezala.


Utzi iruzkina: