Inork bide hau  ez du kurritzen jada, arratsak salbu. Matsuo Basho


Logurea iritsi zitzaion eta gorputza kiribiltzekoa zen edozein tokitan, ohean, egongelan dagoen alfonbran, haizeak kanpoan prestaturik duen hostozko habi batean. Bere begi txikiek antzinako abestiak gogoratzen zituzten, sehaska-kanta haiek, bai, amak abestu zizkion haiek, oroimenaren haizeetan  zamalkatzen dutenak. Modu honetan gertatu zen. Trikuak afaria mahaira zeraman eta urteroko neguzko belaino leuna eta maitagarriak zerbait xuxurlatu zion, lo-konplize. Trikuak hasieran Sarrionandiaren bertso batzuk entzun omen zituen belarrien ondoan eta orduan, bat-batean, erori zen. Negua has...


Azken iruzkinak