Salve ad omnibus legentibus! Hementxe gaude berriz ere gure desbentura eta peripeziei buruz berri emateko. Egunak aurrera doaz eta konturatu orduko 7, 14, eta 21 egunak pasata, 28ra heldu gara. Poliki-poliki edo “pomalu-pomalu” (beraiek esaten duten moduan), Txekiarrak eta Euskaldunok, hain desberdinak ez garela konturatzen gabiltza. Hizkuntza (eta hezkuntza), Historia eta klima bezalako ezaugarri hain desberdinak edukita ere, berdintasunera hurbiltzen gaituzten beste gauza asko daudela ikusten ditugu. Bizikleta afizioa, onddo bilketa eta lagunen garagardo edo sagardo arteko berriketaldi...


gune bat¿

No profile photo Lauak eta bost | 2007-08-19 23:36

  Berunezko hilotz bat saiatu nintzen eranzten, Inongo emetasunik gabe, Olio geruzak galdu aurretik,   Eta arropak txikitu nituen, Hiru sugarretan, Bi zeinadurek esan zidatelako.


Inork bide hau  ez du kurritzen jada, arratsak salbu. Matsuo Basho


Logurea iritsi zitzaion eta gorputza kiribiltzekoa zen edozein tokitan, ohean, egongelan dagoen alfonbran, haizeak kanpoan prestaturik duen hostozko habi batean. Bere begi txikiek antzinako abestiak gogoratzen zituzten, sehaska-kanta haiek, bai, amak abestu zizkion haiek, oroimenaren haizeetan  zamalkatzen dutenak. Modu honetan gertatu zen. Trikuak afaria mahaira zeraman eta urteroko neguzko belaino leuna eta maitagarriak zerbait xuxurlatu zion, lo-konplize. Trikuak hasieran Sarrionandiaren bertso batzuk entzun omen zituen belarrien ondoan eta orduan, bat-batean, erori zen. Negua has...


Azken iruzkinak