zentzumenak bilatzen.

kupera 1456150622554 kupera | 2015-08-22 16:01

9:00 am dira.

Tira,jaikitzera noa, baina ez ote nabil amestsetan? Piano baten soinu goxoa entzuten dut baina non demontre nago? komunera noa, argiak piztu eta aurpegi bakan bat ikusten dut. Ez da nire aurpegia,ikaratuta nago. Batbatean ez dut ezer ikusten, dena ilun dago baina pianoaren soinua jarraitzen du, oraingo honetan beste melodi kuttun bat, Mikel Laboaren abesti bat iruditzen du baina ez dakit seguru. Segundu batean olatuen soinua iruditu zait gero heize leuna izan dela konturatu naiz. Ilun egon arren,lasaitasunez pianoaren melodia jarraitzen dut. Norbaitek besotik heldu dit eta haren esku latzak hunkitu nau,ezer esan gabe zerbait xuxurlatu du,jarraian esan diot: Nor da? ,ez du erantzuten. Non nago?,ez du erantzuten. Pianoaren melodia gelditu egin da eta besotik heldu didan pertsona musu bat eman dit. Zapore gozo bat gelditu zait ezpainen artean,sentipen arraroa da. Zentzumenak aurkitu ditudala uste dut baina ez dakit oraindik nor naizen.

I.A


Utzi iruzkina: