Kategoria: laboa
9:00 am dira. Tira,jaikitzera noa, baina ez ote nabil amestsetan? Piano baten soinu goxoa entzuten dut baina non demontre nago? komunera noa, argiak piztu eta aurpegi bakan bat ikusten dut. Ez da nire aurpegia,ikaratuta nago. Batbatean ez dut ezer ikusten, dena ilun dago baina pianoaren soinua jarraitzen du, oraingo honetan beste melodi kuttun bat, Mikel Laboaren abesti bat iruditzen du baina ez dakit seguru. Segundu batean olatuen soinua iruditu zait gero heize leuna izan dela konturatu naiz. Ilun egon arren,lasaitasunez pianoaren melodia jarraitzen dut. Norbaitek besotik heldu dit eta har...
Badira hitzik behar ez duten elkarrizketak; mezu maitagarriak, bortitzak, azalekoak...elkarri igortzeko. Hor ditugu, begiraden jokoa, denbora tartea, muxuak, irrifarrak, armen sua...edo bi musika-tresna: kitarra eta pianoa.Norbanakoarengan sabeleko minak eragiten dituen bat ere ere bai: sentimenduen eta arrazoiaren artekoa. Zein garrantzitsua den batak bestea zapalduko ez duen armonia lortzea!Masai
Bideo-karaoke honen bidez, Gabi de la Mazaren eskutik, omenaldi xume bezain hunkigarri egin nahi diegu Euskal Kulturaren joandako bi zutabe nagusiei, Xabier Lete eta Mikel Laboa.Kanta hau, Izarren Hautsa, Xabier Letek idatzi zuen eta Mikel laboak musika jarri zion. Oraingo honetan biak batera, letra eta musika, Lete eta Laboa, elkarrekin.
Ilun, ez omen da dena ilun,baina nik leihotik begiratu eta basoa dakusathiltzen.Marroi, zein nabar dauden, Basoko garo zuhaitzak, Zein ixil eta lasai, arratsean; Arrats, arrats hontan Baso, Hartzazu ene Bihotza, Buztinetik sortua da, zu bezala.Der Tod ist ein Meister, Und du, zur Linken, du, (Heriotza maisu bat da Eta zu, siniestroa zu) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz;
Gaizki hasi da abendua. Mikel Laboaren agurrarekin. Bitxia da pertsonalki ezagutzen ez duzun norbaiten heriotzagatik pena sentitzea, baina hala izan da. Eta badakit ez naizela bakarra izan. Harrotasunez betetzen gaituzten sinboloak desagertzen diren bitartean, bada munstro bat desagertzen ez dena. Gaur, Azpeitian berragertu da. Beste heriotza-zigor bat, pertsona babesgabe bati ezarria. Beste kausa kakaztu bat. Dekadentziaren irudia. Discover Mikel Laboa!
Aspaldi ez dut idatzi. Aspaldian, denbora bizkorregi pasatu izan da nire paretik eta ez du gelditzerik nahi izan. Edo ez diot gelditzen utzi, ez dakit.Baina atzo gauean gelditu egin zen; berriro, une txiki batez. Mikel Laboa joan zaigula berandu jakin nuen, arratsalde partean. Halako kasuetan, inpultsiboki bilatzen ditut zendu diren horien CDak eta liburuak. Haiek entzuteko edo irakurtzeko azken aukera izango banu bezala, antsietatez-edo. Atzo, Mikel Laboarenak bilatu nituen eta entzuten jarri, inpultsiboki beste behin. "Ez nau izutzen negu hurbilak uda beteko beroan dakidalako irauten duel...
Gure elkarteari izena ematen dion abestiaren doinuaren egilea joan zaigu, baina bere sorkuntza guztia gurekin dugu. Eskerrik asko, Mikel.Egun da Santi Mamiña...euskara salbo ikusi arte Bizarra ez egin!
Ihes betea zilegi balitz nunbait balego bakea ni ez nintzake etxe ertzeko loredien maitalea. &nb...
Sarritan edukitzen genuen gure artean Mikel!! BARtulun present egongo da aurrerantzean ere!! ESkeRRIk aSko MIkeL! tulu
Euskal Herriko kantari handienetakoa, euskal kulturaren ikurra, Ez dok amairu hartatik gaur egun arte musikan ezinbertzeko erreferentzia izan den Mikel Laboa gure artetik joan da.Orain bederatzi urte inguru ezagutu nuen Mikel, Beran, kontzertu batean. Kultur Etxea lepo zegoen. Emanaldi izugarria izan zen, ikusgarria. Eta Mikelez hitz onak baino ezin ditut erran. Xaloa. Goxoa. Hurbila. Umila. Hunkigarria. Erraza. Bere otoitzapena gordeko dugu. Baita bere musika ere.Badirudi, halere, Euskal Herriko gazteen artean ez zela hain ezaguna. Radio Euskadin Donostiako EHUko unibertsitateko hainbat ik...
Gaur okurritu zait klasean askatasunaz hitz egitea. Ikasleengana hurbildu, elkarrekin eseri eta askatasunaz ausnartu. Ilusioetaz, gure ametsetaz, eta orduan esan didate txori eta lilien kantaria hil dela. Orduan, abesti bat jarri dugu. Bere kanturik entzunenetakoa. Kantu horrekin jaio ginen batzuk eta nekeza egingo zaigu haren heriotza. Mikel Laboak erakutsi baitzigun hegoak ebakitakoan gurea izango zela, baina txoria izateari utziko ziola. Kantu hau gaurko klasea girotzeko ezik, gure herri zahar, eta zaildu honi dedikatu nahiko nioke. Eta zergatik ez? Eskoriatzan astero buruatabihotza ikas...
Txikia nintzenean, gauetan, nire aitak Txoria-txori kantatzen zidan. Abestiak lasaitu egiten ninduen eta ordutik, beti sentitu dut Laboa gertu. Mila esker, Mikel. Beti bihotzean. “Dentro de nuestro vacio, solo queda en pie el orgullo” Agur eta ohore.
Xoriak kantarazi zion Atxagak Laboari eta bukatu egin ziren gero migrazioen pozak oroeurak joan ziren, handik zati batera eta hemen diraut nik ez horren zutik, hara!