hegoak ebaki banizkion

buruatabihotza 1456131746471 buruatabihotza | 2008-12-01 14:35

Gaur okurritu zait klasean askatasunaz hitz egitea. Ikasleengana hurbildu, elkarrekin eseri eta askatasunaz ausnartu. Ilusioetaz, gure ametsetaz, eta orduan esan didate txori eta lilien kantaria hil dela. Orduan, abesti bat jarri dugu. Bere kanturik entzunenetakoa. Kantu horrekin jaio ginen batzuk eta nekeza egingo zaigu haren heriotza. Mikel Laboak erakutsi baitzigun hegoak ebakitakoan gurea izango zela, baina txoria izateari utziko ziola. Kantu hau gaurko klasea girotzeko ezik, gure herri zahar, eta zaildu honi dedikatu nahiko nioke. Eta zergatik ez? Eskoriatzan astero buruatabihotza ikasia nahian biltzen garen danoi.  Eta gure Arantzazuko praileari. Ordiziako Jakintzatik etorritako muturreko teknologien itzaiari...


Utzi iruzkina: