Mikel joan da
Euskal Herriko kantari handienetakoa, euskal kulturaren ikurra, Ez dok amairu hartatik gaur egun arte musikan ezinbertzeko erreferentzia izan den Mikel Laboa gure artetik joan da.
Orain bederatzi urte inguru ezagutu nuen Mikel, Beran, kontzertu batean. Kultur Etxea lepo zegoen. Emanaldi izugarria izan zen, ikusgarria. Eta Mikelez hitz onak baino ezin ditut erran. Xaloa. Goxoa. Hurbila. Umila. Hunkigarria. Erraza. Bere otoitzapena gordeko dugu. Baita bere musika ere.
Badirudi, halere, Euskal Herriko gazteen artean ez zela hain ezaguna. Radio Euskadin Donostiako EHUko unibertsitateko hainbat ikasleri galdera egin diete ia Mikel Laboa ezagutzen zuten. Gehienek ez zekiten nor zen ere. Bakarren batek ikastolan lanen bat egina zuela bere biografiaz, baina musika ez zuela ezagutzen. Neskaren bat izan da gauza pare bat kanturen titulua aipatu eta haietako bat kantatzeko. Harritu egin naiz zeinen ezagutza eskasa zuten euskal kulturaz. Edo zer ari gara transmititzen? Mikel Laboa ezagutzen ez badute, nor ezagutuko dute? Ez gabiltza ongi. Agur.
Iruzkinak
Josu 2008-12-01 20:09 #1
Ni ere banaiz EHUko ikasle, eta ez dut uste nire ikaskiderik Mikel Laboa nor izan den ez dakienik. Euskaraz ikasten dugunon artean aski ezaguna da Mikel Laboa, ez naiz ausartzen gauza bera esatera gazteleraz UPVn ikasten dutenen artean.

Jon Abril 2008-12-01 22:37 #2
Ez dut zalantzarik, Josu, aunitz eta aunitz zaretela EHUn Mikel Laboa ezagutzen duzuenok! Baina deigarria izan da EHUko Donostiako kanpusean elkarrizketatu dituztenetatik zeinen gutik ezagutzen zuten, eta horietako batzuk euskaldunak ziren!

Halere, kezkagarria da euskal kulturaz dagoen ezagutza eskasa. Ezin da orokortu, baina transmisioa ez da gertatzen ari behar lukeen bezain ongi, inoiz baino jende gehiago ari denean euskaraz ikasten. Gogoetarako uzten dut hor.

Josu 2008-12-02 01:15 #3
Aupa Jon,
Gaur gauean lagunen fotologak (umemokook egunero elikatzen ditugun txorakeriz jositako zera horiek) errepasatzen sorpresa izan dut, askok eta askok Laboaren argazkia. Zure gogoetaz akordatu naiz.

Radio Euskadik ez dakit nor, noiz eta non (erdal ikasleak, klase orduan eta kafetegian, agian?) egin duen elkarrizketatuendako aukeraketa, baina fotologetan ikusitakoak zapore goxoaz oheratzen utziko dit gaur. Gogoeta hori, biharko, akaso. ;-)

Bender 2008-12-02 03:17 #4

Agur eta ohore Mikel! Besarkada bat.

Utzi iruzkina: