Pentsatzen jarrita... (XVIII): Ametsen bidea

Pentsatzen jarrita... (XVIII): Ametsen bidea Baga, biga, bloga! | 2011-02-03 20:05



Pentsatzen jarrita... eskerrak ez dugun ametsak gidatzeko ahalmenik.

Eskerrak -gauez behintzat- ametsek erabakitzen duten non, noiz, norekin eta zertan ibiliko garen.

Eskerrak ametsak beregainak diren eta ezin dugun hartuko duten bidea geuk arteztu.

Bestela, ez gintuzkete eramango ohi duten lurralde urruti, arrotz, bakanetara; ametsetan baino bizi ezin ditugun bidaia eta menturetan.




P.S.: Euskal musikak izan duen talderik handienaren diskorik handienari izena ematen dion kanta honela hasten da: Ametsaren bide zabal zabalean...




Utzi iruzkina: