Hegaldiak...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-04-04 00:47

Doinu baten notak nire belarrietan barrena, gorputz osoaren hozkirria. Geldiunea, ezereza. Puntu zehatz bati begira gelditzen naiz, hustu egiten dut burua, gogoak ihes egiten dit. Beste mundu bat ezagutzera noa, aulkian geldirik egonda ere. Musikaren mundua, ametsen mundua. Irudimena tresna bakarra, eta hegan nabil hodeitik hodeira. Hodei bakoitza istorio bat da, nik nahi ditudan istorioak, nire nahiak momentu oro.

Musikak hunkitzen nau, bihotza uzkurtu zait. Maitale bat, urtxintxa bat, preso  bat, haize bolada bat.. edozer gauza naiz. Txori bat izan nahi dut, ihes, edonolako barroteen artetik ihes egiten duen txoria. Instintuak eramaten duen tokira doan txoria. Uso zuria eta uso gorria, biak aldi berean... Kontraesankor, natural.


Utzi iruzkina: