Ametsak betetzea hain da zaila...
Zenbatetan egin ote dut nik amets, motxila bat hartu eta mundua ezagutzera joatearekin... pribilegiorik gabe, luxurik gabe, ahal den moduan nire kabuz bizirauten. Uste dut askotan, egingo dudala. 'Helduko zait momentua' pentsatzen dut, 'ikasketak bukatuta'... baina ziurrenik, ikasketak bukatu ostean, lanean hasiko naiz, mutil bat aurkitu, etxe bat erosi (posiblea baldin bada) eta seme-alabak izan, nire patua hau dela esango nuke.
Nik aukeratu dut, edo aukeratuko, ez dut ezetzik esango. Baina nire barnean barne konfliktu bat gertatzen ari da. Barne konfliktu bortitza. Alde batetik ez dut bizitza hori nahi, posiblea dena baino gehiago ezagutu nahi dut, geografikoki, kulturalki... bestalde, ordea, primeran bizi naiz, ez zait ezer falta, janaria daukat, lasai asko eman ditzaket urteak ikasten, etxea, familia eta lagunak beti aldamenean... Nola ukatu halako bizimodua? Bizi paregabea da...
Edo agian ez? Bizi mota honi, mundu guztiak duen bizi mota honi baietza ematean, nire ametsa alde batera utzi egiten dut, hori falta zait, nire ametsa betetzea, eta beharbada hau luxuak baino garrantzitsuagoa da niretzat. Egiten ez badut akaso egongo naiz bizitza osoan neure buruari galdetzen zelakoa izango litzatekeen helbururik gabe joatea, ihes egitea, edo ezezaguna bilatzea. Deitu nahi eran.
Iruzkinak
neretto 2007-03-20 20:48 #1
Gogoa eta ausardia baldin baduzu... egin ezazu! Nik ikasle garaian gogoa izan nuen, ez, baina, ausardirik. Eta gero, esaten duzuna, lana, etxea... jubilatu arte itxoin behar! Animo!
Sugoi 2007-03-20 21:02 #2
hain zuzen... agian arazoa ausardia falta izango da... ikusiko dugu...
opositivo 2007-03-22 19:47 #3
Ikus ezazi "L'utimo bacio" edo "El Ășltimo beso" gazteleraz ;)
Horri buruz aritzen da luze.
Utzi iruzkina: