"CADENA PERPETUA"
1994ko urriaren 14an “Cadena perpetua” izeneko filma estreinatu egin zen, Estatu Batuetan. Hainbat sari irabazi zituen eta, oso famatua bilakatzeaz gain, honako film hau espresuki gomendatzen dizuegu, erlazio handia daukalako tortura den gure gaiarekin. Izan ere, kartzeletan isilpean geratzen diren hainbat tortura kasu ematen dira eta, honako hau, gaur egungo modernizazioaren porrotetariko bat daukagu.
Honako hau adierazteko César Manzanos Bilbaok, soziologiako doktorea, GARA aldizkarian ateratako artikuluan (La tortura carcelaria como política de Estado) oinarritu gaitezke: “Modernitateak ez zituen zigorrak leundu eta ez zuen tortura alde batera utzi. Honako hauek estaltzeko diskurtso bat eraiki zuen. Modu formal eta meta-juridiko batean ez zituen legez onartu, baina ez zituen ez politikoki ez eta sozialki ere legitimatu gabe utzi. Lengoaia ilustratu batetik habiatuta, geopolitikoki ikusezin bihurtzeko eta esleitzeko gailuak fabrikatu zituen, azaleratutako estatuen leku propioetan. Modu zentral eta ez esklusibo batean lekuratu zuen “boterearen leku ilunetan”, giltzapetze, babeste eta atxilotze instituzioetan (kartzelak, polizia-etxeak, adingabekoen eta atzerritarrentzako barneratze zentroak…). Modernitateak honako hau errotik ez deuseztatzera, baizik eta instituzionalizatzera, lagundu duenaren adibiderik argiena da nola telebistak bere ikusleei eskaintzen dien torturatuak direnen irudi eta mezuak, edozein adineko eta baldintza sozialeko pertsonen begien aurrean. Honen helburua industria penalean diru publikoa inbertitu behar dela justifi-katzea da eta, horretarako, beharrezkoa da kondenak luzatzea, eta betirako kartzela zigorraren proposamena egitea”.
“Cadena perpetua” filmean oso ondo irudikatzen da bai César Manzanos Bilbaok kartzelako torturari buruzko artikuluan azaltzen dituen edukiak, bai eta nola gaur egun hainbat giza eskubide zapaltzen diren eta nola boteretsuek tortura erabiltzen duten zenbait pertsona isilarazteko ere.
Bertan filmaren trailerra eta sinopsia uzten dizkizuegu, zuen interesekoa izango delakoan:
http://www.youtube.com/watch?v=4u87tmlj4oE
Andy Dufresneri bankariari betiko kartzela-zigorra ezartzen diote bere emaztea eta emaztearen amorantea hiltzeagatik, nahiz eta bera errugabea izan. Pixkanaka beste presoen eta kartzelako zuzendariaren errespetua lortzen du Dufresnerik. Horrez gain, hainbat abantaila lortzen ditu alkateari eta kartzelako zaintzaileei laguntzeagatik, ustelkeriako kasu politiko batean. Filma aurrera doan heinean, preso batek kontatu egiten dio Dufresneriri nor izan zen bere emaztea akabatu zuen hiltzailea. Orduan, Andy-k justizia eskatzen du baina, alkatea egoeraz jabetzean, Andyk emaztearen hiltzailea akabatzeko ahaleginak egin zituen, honek ez baitzuen nahi Dufresneri kartzelatik ateratzea, ustelkeria kasuari buruz hitz egiten baitzezakeen. Momentu horretatik aurrera, Andy-k abantailak guztiak galtzen ditu, eta borrokatu behar izango du bere ohore eta askatasuna berreskuratzeko.
Hau guztia ikusi ostean, zein da zuen iritzia kartzelan ematen den torturari buruz? Kartzelan presoenganako tortura ematea onartzen al duzue? Ondo iruditzen al zaizue betirako kartzela-zigorra?
Iruzkinak
Tamara 2014-03-21 14:14 #1

Kaixo,

Oso interesgarria iruditu zait post hau, izan ere, honi buruz ez da asko hitz egiten baina gertatzen den errealitate bat da. Nire ustez tortura orain urte askorik ezabatutako metodo bat izan beharko litzateke, bai atxilotutako pertsonekin eta baita libre daudenekin ere.

Azkenik zuen bloga oso adierazgarria eta interesgarria dela uste dut.

Tamara

Ainitze Fundazuri 2014-03-21 14:34 #2

Aupa neska-mutilak!!

Lehenik eta behin eskerrik asko pelikularen gomendioagatik, aukera izandakoan ikusiko dut.

Bestalde, zera aipatu nahi nizueke, zoritxarrez tortura salaketak ez direla pelikuletan bakarrik ikusi ditugun ekintzak, Euskal Herrian ohikoak dira. Adibiez, segiko gazteen aurkako epaiketan, 40 gaztetik 30ek torturak salatu zituzten. Bizi garen gizartean bizita, eta XXI. mendean jada, ulertezina iruditzen zait oraindik giza eskubideak hain modu basatian urratzea. Tortura hauek atxilotuak inkomunikazio egoeran egoten diren 3 egunetan zehar jasaten dituzte, eta gehienetan, salatu arren estatuko epaileek ez dituzte salaketen ikerketak aurera eramaten.

Estrasburgok ere, behin baino gehiagotan kondenatu izan du espainiar estatua salatutako tortura egoerak ez ikertzearren eta Giza Eskubideen aldarrikapena urratzearren.

Jarraitu horrela, gai honi buruz zeresan asko dagoela iruditzen zait eta!

Jasone 2014-03-21 14:43 #3

kaixo lagunak!

Zail egiten zait pentsatzea kartzela barruan torturak jasaten direla, onartezina da oraindik presoak torturak jasatea, ez da bidezkoa!

Gustatuko litzateke gaur egun pil pilean dauden torturak desagertzea, baina errealitatea alderantzizkoa da.

Azkenik, kasu errealen baten adibidea ere interesgarria izango litzateke.

Eskerrikasko

Agur bero bat

2014-03-24 13:46 #4

Aupa neskak!

Lehenik eta behin zorionak zuen argitalpenengatik, aproposak eta interesgarriak direla uste dut.

Esan beharra dut nire arreta guztia argitalpen honetan zentratu dela, aspaldi ikusi nuen filma baita eta egia esan oso pelikula hunkigarria iruditu zitzaidan.

Sinesgaitza egiten zait gaur egun oraindik hainbat presok jasaten dituzten torturengatik inongo penalizaziorik ez izatea. Suposatzen da bertara doazenak jarreran aldaketak sumatzeko dela, baina ez da modua zerbait txarto egiteagatik, tortura fisikoa zein psikikoaren bidez, pertsona baten eskubideak urratzea. Nola da posible aldaketa bat antzematea, bertako langile batzuk frustrazioa eta amorrua sentimenduak sortarazten laguntzen badiete?

Zuen erantzunaren zain

Eskerrik asko!

Maider L.

Beñat Elias 2014-03-25 16:39 #5

kaixo!

Oso gai interesgarria zuek aukeratutakoa eta guztiz aproposa oraingoan argitaratutako posta, zorionak talde!

Tortura eta kartzela beti eskutik joan diren bi termino direla uste dut, ezkutuan, ilunetan, justiziaren izenean, inkomunikazioan ... milloika jipoitu ezagutu dituelako gure historiak, baita gure herriak ere. Euskal Herrian, azkenengo 50 urteetan 10.000 torturatu egon dira eta 11 hildako torturaraen ondorioz polizien eskuetan. Guztira, soilik 62 agente izan dira kondenatuak, zigorrik handiena urtebeteko espetxealdia eta sei urteko inhabilitazioa izanik ... hor uzten ditut datuak!

Presoek zein beraien senide eta lagunek sufritzen duten dispertsio politika etengabeko tortura dela ere ezin dezakegu ahaztu, edota preso askoren isolamendu egoera espetxeetan, inkomuniazioa, preso gaixoen espetxealdiak ... etb.Tortura fisiko eta psikologiko ororekin amaitzeko eta giza eskubideak behingoz errespetatzeko ordua dela uste dut.

Ondo jarraitu eta laster arte!

Amaia 2014-04-05 12:30 #6

Aupa lagunak,

"Cadena Perpetua" filmaren inguruko post hau irakurri berri dut. Hasteko, esan beharra daukat oso film ona iruditzen zaidala, behin baino gehiagotan ikusia baitut. Ikustea merezi duen film horietako bat da inongo zalantzarik gabe eta beraz, oraindik ikusi ez duzuenoi ikustea gomendatzen dizuet, ez baitzarete damutuko.

Zuen azken galdera horien harira, kartzelan, presoek bizi duten eta hauekin batera senideek jasaten dutena errealitatea da, errealitate injustu eta saminkorra, onartu ezin daitekeen horietakoa, eta hau, kontu asko ezkutuan eramaten direnez hauen berri ez dugularik. Errealitatea deskribitzeko batzuetan atxikitzen diogun adjektiboetako bat gordina da, gehienetan marraztua dena, horrelako kasuetan eskaintzen zaiguna alegia.

Urteak, hilabeteak, egunak eta orduak daramatzagu gure nahiengatik borrokan, gure desioak aldarrikatzen, zenbait aspekturen artean presoen baldintzak lehenbailen konpon daitezen, ez baitago eskubiderik, hau da, gaixotasun larria duten presoen kaleratu beharra, zigorra bete dutenena, baldintzapeko askatasun egoeran egon beharko luketenena edota doktrinapean daudenen alde besteak beste.

Beraz, nire ustetan, horrelako egoera bizi duten presoen baldintzak gorrotogarriak iruditzen bazaizkit, betiko kartzela- zigorra zer esanik ez. Azken hau ez baitzait inondik inora ere zigorra denik iruditzen, mendekua baizik. Betiko kartzela- zigorrak, askatasuna debekatzen duen zigorra esan nahi du, normalean delitu grabe baten ondorioz ezartzen dena.

Amaitzeko, egoera errotik aldatu beharrean dagoela baderitzogu, zeregin hau guztion ardura da, espetxeak irekiko dituen giltza gure esku baitago. Eragin diguten min, heriotza eta kalte guztien erantzule direnen aurka jardun behar dugu geuk, guztiok bat eginik eta honela gure ametsak erreal bilakatuz.

Ondo segi talde eta hurren arte!

Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 17:23 #7
Beraien esku dago nire bizitza bloga 2014-05-01 17:27 #8
Beraien esku dago nire bizitza bloga. 2014-05-02 17:57 #9

Kaixo lagun!

Eskerrik asko zuen ekarpenengatik! ikusten dugunez, guztiok ados gaude pelikuletan ez dela bakarrik ematen tortura kartzelan. Gobernuak kontuan hartu behar duen gaia da soluzio bat emateko egoera honi,batez ere ,zuek aipatu duzuen bezala, Giza Eskubideen aldarrikapena urratzen ari direlako. Gainera, Beñatek jarri dituen datuei esker, ikusi ahal dugu kasu asko ematen direla.

Ondo izan!

Utzi iruzkina: