izar gorri

Bizi itzazu ametsak, amestu beharrean

  Orain dela aste batzuk Daniel Innerarity, filosofoa egon zen gurean. Arratsaldeko hirurak inguruan hitzaldia hasi zen, gonbidatuak esan bezala, hitzaldi bat emateko ordu txarra. Hala ere, ikasle fin-finak garen heinean zintxo-zintxo eta adi-adi egon ginen.     Innerarity Bilbon jaio zen 1959an. Lehenago esan lez, filosofoa eta saiogilea da. Egun filosofia irakasten du Zaragozako Unibertsitatean eta aldi berean kolaboratzaile lanak egiten ditu El Pais, El Correo edota Diario Vasco egunkarietan.   Jakintzaren gizartean bizirauteko aholku batzuk eman zizkigun. Aldez au...


Blogeatzen

1
izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-03-04 16:11

Blogeatzen ibili ondoren, hauexek izan dira, nire ustez, interesagarrienak: Lehengoak Musikalegi du izena. Blog honen sortzaileak gustuko dituen talde edota abestiak beste blogari batzuekin partitzeko aukera eskaintzen du. Abesti mordoa eta oso ezberdinak entzuteko eta ikusteko aukera ezin hobea. Bigarrenak Anjel Lertxundiri dagokio, blogak Hitz Beste du izen. Hementxe, idazleak ia egunero hitz sorta bat ematen digu. Eguneroko gaiak hizpide hartuta. Bloga Berria egunkariaren webgunearen barne ikusgai daukagu. Hirugarrenak Juan Luis Zabalak sortu zuen 2006an, Inon izatekotan. Lertxundir...


Trapero blogaria

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-03-02 20:51

       Patxi Iraeta, edo ezagunagoa izango zaigun Patxi   “Trapero”, Urretxun jaio zen. Udaltzain honen afiziorik sutsuena blogosferan murgiltzea da. Izan ere, euskal blogosferaren aintzindarietako bat dugu “Trapero”.          Hasieran lau katu baziren ere, gure blogariak aurrera egin eta, egun, sei bat blog maneiatzen ditu, nahiz eta batzuk erdi ahaztuta izan. Gauez nahiago du idaztea “Trapero”-k, gainera, behin baino gehiagotan aitortu duenez, blogan idazteak mundu desastre honetatik, denbora labur batez bald...


Tope Guay!!

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-02-28 14:35

Barre batzuk egiteko aukera bikaina eskaintzen du bideo honek: Duda barik, onenak dira!!!


Gabonetan

izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-02-21 14:23

Abenduan 25ean zer hobeto mendian ibiltzea baino? Aurreko eguneko afaria ahaztu eta bazkaltzeko gogoa egin behar da. Argazkian argertzen den txakur polita (Agin)  ez da nirea, baina egunen batean izango dut bat jeje. Menditik jaitsi eta hamarretakoa baino hamabitakoa hartzera eseri zen Agin gure ondoan.


izar gorri berri bat

1
izargorri 1456148101284 izar gorri | 2008-02-07 14:33

Egunero,  izarrak agertzen dira, nahiz eta egunero,  ikusgai ez egon. Egunero,  izar gorri berriak jaiotzen dira, eta gaur blogosferan izar gorri berri bat jaio da.